martes, 18 de junio de 2019

Larrañan dauden errefuxiatuei udan laguntzeko boluntarioak eskatzen dira.

2019/06/18.



Gaztelaniazko mintzapraktika edota aisialdi jarduerak egiteko gertu leudeken herritarrak behar dira
  Larrañan dauden errefuxiatuei gaztelaniazko klaseak ematen eta mintzapraktikan laguntzen hainbat herritar aritu dira ikasturtean zehar. Iraila-urritik aurrera jarraitzeko asmoa dute askok, baina orain, etentxo bat egin eta indarberritzeko beharra daukate. Garrantzitsua da ordea, Larrañako harrera etxera iristen ari diren errefuxiatuei halako ekintza eta aukerak eskaintzen jarraitzea, eta horregatik, udan laguntza eskaintzeko prest leudeken boluntarioak behar dira, urtean zehar aritu direnek atseden hartzen duten bitartean.
  Udako oporretatik denboratxo bat hartu eta errefuxiatuak laguntzeko gordetzea eskatzen da. Lagundu zertan? Gaztelaniazko eta frantsesezko mintzapraktika egin, gaztelaniazko klaseak eman edota aisialdi jarduerak egiteko, besterik gabe. Errefuxiatu eskaera bideratzen duten bitartean, Larrañako harrera etxera aldi baterako datozen lagunek bereziki eskertzen dute herritarrekin harremana izan eta eguneko hainbat ordu, beren formazio osatu edo aisialdia betetzeko ekintzetan pasatu ahal izatea.
  Bereziki orain, uda partean, laguntzeko gertu leudeken boluntarioak behar dira eta horretarako deia zabaldu da Larraña etxetik. Informazio gehiago behar duenak, edo parte hartzeko interesa duenak, bertaratu besterik ez du egin behar edo Larrañako CEAR erakundeko ordezkariekin berba egin. Erika eta Nerea dira harremanetarako pertsonak eta hauxe kontakturako telefono zenbakia: 943 009 049 
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario