viernes, 31 de mayo de 2019

Se abre Ur-uhinen parkea.

Ostiral arratsaldean zabalduko da Ur-uhinak parkea


2019/05/29
Eguraldi beroa iragartzen dela eta, zapatuan irekitzekoa zen parkea, ostiralean martxan jartzea erabaki berri da
  Pasa den astean aurreratu genuen Larrañako ur uhinen parkea ekainaren 1etik urrira arte zabalduko zela. Baina bihartik aurrera iragartzen ari diren eguraldi beroak hasierako planak aldatu ditu eta, larunbatera itxaron gabe, ostiralean jarriko dira martxan ur-txorroak, ostiralean, 17:00tan. Duela ia bi urte estreinatu zen ur-txorroten parkea etzi zabalduko da beraz.
  Martxan jartzeko eguna aurreratu bada ere, zehaztu den ordutegian ez dago aldaketarik eta eskola egutegiaren arabera mantentzen da. Hala, ekainaren  21era, astegunetan 13:00etatik 21:00era irekiko da. Behin oporrak hartu eta gero, ekainaren 22tik iraila hasierara arte, ur-txorrotak 11:00etatik 21:00tara martxan izango dira eta irailean, ikasturte berria hasten denetik herriko jaiak amaitu bitartean, berriro, 13:00etatik 21:00tara izango da ur uhinak parkearen ordutegia. Aste-bukaeretan berriz, zapatutik aurrera jada, 11:00etatik 21:00tara izango da.
  Guztia gertu dago, udaleko mantenu langileek ur-txorroten instalakuntza egiaztatu eta ur eta argindar hornidurak berrezarri baitituzte. Komun publikoa kokatzeko eskaera ere egina dago.
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario