miércoles, 15 de mayo de 2019

Lapurreta egin dute Oñatiko lau komertziotan....125

GOIENA




Oñatiko kale barria auzoa (Irudia: Google Maps)



Guztiz Eder estetika zentroan, Egaña okindegian, Kidecan zentroan eta Ekhi Eder dendan izan dira lapurretak, astelehenetik asteartera bitartean eta Udaltzaingoak jakitera eman duenez, komertzioetako jabeek jarri dituzte salaketak. 

Guztiz Eder estetika zentroa

Arantzazu Txintxurretak, estetika zentroko jabeak, "egubakoitza gauean dendara sartzeko saiakera egin zutela esango nuke" adierazi du. "Gaur goizean, denda zabaldu eta Hotz Oñatiko itxulapikoa ez zegoela ikusi dudanean, zerbait gertatu dela konturatu naiz". Bere kasuan, atzeko aldean daukan leiho batetik sartu dira eta dendan zeukan dirua eraman diote. 

Kidecan zentroa

Kasu honetan ere diru bila sartu dira lapurrak. Ainhoa Bilarrek, "atea apurtuta sartu dira eta nire bulegoko kajoi zein armairuak zabalik aurkitu ditut, baina dirurik ez neukan bulegoan, beraz, ez dute ezer eraman" adierazi du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario