sábado, 25 de mayo de 2019

Elisa Longo Borghini nagusitu da Emakumeen Birako laugarren etapan..(2019)

goiena

Elisa Longo Borghini nagusitu da Emakumeen Birako laugarren etapan, Oñatin




32. Emakumeen Bira irabazi du Trek taldeko Elisa Longo Borghini italiarrak, Oñatin. Laugarren etapa izan da gaurkoa, Birako etapa luzeena eta gogorrena. Bada, italiarrak erakustaldi bikaina eginda, lau segundoko aldea atera dio atzetik zetorren taldetxoari. Modu horretan, etapako garaipena irabazi du eta liderraren maillota jantzi du italiarrak.
Elisa Longo Borghini izan da azkarrena Oñatiko Unibertsitate etorbidean jarritako helmugan. Lau segundoko tartea atera dio atzetik zetorren taldetxoari; eta, lau segundo horiei tarteko helmugetan lortutako hamar segundoko saria batuta, sailkapen orokorra ere poltsikora eraman du italiarrak –etapa hasi aurretik, Amanda Spratt liderrak 12 segundoko aldea ateratzen zion Longo Borghiniri–.
Horrela geratu da gaurko etapa:
1. Elisa Longo Borghini   4.11.02
2. Christine Majerus         + 0.04
3. Tayler Wiles                 + 0.04

32. Emakumeen Birako sailkapen orokorra:
1. Elisa Longo Borghini  12.21.41
2. Amanda Spratt            + 0.02
3. Soraya Paladin            + 0.07

Euskaldun onena

Euskaldun onena WNT taldeko Ane Santesteban izan da. Sailkapen orokorrean 8. postuan amaitu du Bira, minutu bat eta zazpi segundo atzetik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario