lunes, 20 de mayo de 2019

Atzeko kalearen goialdea trafikorako itxiko da bihartik aurrera, urtebetez.

2019/05/20.




Garabia muntatuko da Kale Barria 16a eraberritzeko lanen baitan
  Bihar bertan hasiko dira garabiaren oinarria jartzen Atzeko kalean, Kale Barria 16a denaren atzeko fatxadaren parean. Oinarri horrek berez estua den kalearen zati handi bat hartuko duenez, autoak ezin pasa geratuko dira. Beraz, bihartik aurrera, eta 10-12 hilabetez, Atzeko kalearen goialdea trafikorako itxita geratuko da. Arantzazuko ama kaletik sartzen diren ibilgailuak, bertan buelta hartu eta irten beharko dira edo Patrue kalera, edo goizetan, Kale Barriara bideratu beharko dira.
  Trafiko mozketak ez dio Atzeko kalearen behealdeari eragingo, eta Ramon Irizar kaletik doazenek alhondiga alderako bidea zabalik izango dute. Hori bai, goizez, zamaketa lanak egiteko soilik.
  Kale Barria 16 den eraikina guztiz berrituko da. Aurreko egunetan eraikina hustutzeko lanak egin dira baina bota eta berreraikiko da.
  Bihartik aurrera beraz, eta urtebeteko epean, gutxi gora behera, Atzeko kalearen goialdea, Kirrineko kantoia bitartean, trafikorako itxita mantenduko da.
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario