domingo, 26 de mayo de 2019

Arrikrutzen astebukaera honetan egindako berrikusketa..(2020)

Aloña Mendi Espeleologia Taldea

ARRIKRUTZ BERRIKUSTEKO EGUN APROPOSA



Atzoko eguna, Arrikrutzeko Maravillas eta Arantzazu gelen artean dauden galerien berrikusketa- lanetan ihardun genuen. Eguraldi txarra eta irteera motza izan behar zuenez Arrikrutz erabaki genuen irteera bezala.
Lehenik eta behin, Maravillas gelara bidean lakutxo bat berrikustera joan ginen. Aurreko batean, ur askorekin ikusi genuen eta atzo ur gutxiagorekin egongo zela pentsatu genuen. Hala ere, bertara neoprenoarekin joan beharko gara. Hau Loti eta Laurent, sapaburuentzako utziko dugu.

Neoprenoarekin sartu beharreko lakua
Ondoren, bidean zeuden inkognitak berrikusi genituen, batzuk bertan bukatzen ziren, leku estu eta zeharkaezin batean. Beste estuguneak gehiago jarraitzen zuten baina topografiatu gabeko zati txikiak ziren.
Bitartean, gure Martin geologoak bere sedimentaziozko argazkiak ateratzen zituen eta klase apartak ematen zizkigun.
Sedimentuzko pareta bat behatzen
Inkogniten artean bi sala haundi  eta eskalada batzuk agertu ziren. Beraz, zonalde honetara bueltatu beharko gara. Arrikrutzetik paseo batzuk ematea beti izaten da ona.

Arrikrutzeko espeleotemak

No hay comentarios:

Publicar un comentario