sábado, 20 de abril de 2019

TURISTA UGARI OÑATIN ASTE SANTUA APROBETXATUZ..

GOIENA


Aste Santuko oporrak aprobetxatuz, asko dira kanpotik gurera etortzen diren turistak.
Turismo Bulegoak eskainitako bisita gidatua

Egun hauetan, hainbat bisita gidatu daude antolatuta Oñatin, hala nola, Txokolateixan, Arrikrutzen, Arantzazun eta herrian bertan. Turismo Bulegoak bisita bereziak eskaintzen ditu, Sancti Spiritus unibertsitatea eta San Migel Parrokia ezagutzeko. 13:00ak eta 17:00etan izaten dira,  baina aurrez erreserba egiteko aukera ere badago.
Edurne Urteaga Turismo Bulegoko langilearen esanetan, "jende asko etorri da Oñatiko txoko ezberdinak ezagutzera, batez ere bertakoak eguneko txangoak egiteko. Estatu mailari dagokionez, Kataluniatik eta Madril ingurutik etorri dira.Turista gehiengoa familian edota bikotearekin etortzen da eta horietatik asko lo egiten geratzen dira herriko hotel zein aterpetxeetan. Bestalde, autokarabanen guneak ere arrakasta izan du."

No hay comentarios:

Publicar un comentario