viernes, 19 de abril de 2019

GIPUZKOAKO TXAPELDUNAK..(2019)



Pasa berri den asteburuan Fagor Industrialeko mutilen zoritxarra ahoan izan dugun arren, Aloña Mendiko Eskubaloi Sailak jaso du berri pozgarri bat ere. Zehazki, Infantil Nesken A taldeak balentria ederra erdietsi du: Gipuzkoako Txapelketa.
Alazne Elkorobarrutiak zuzendutako taldeak denboraldi borobila osatu du. Urriko lehen norgehiagokatik sailkapenaren lehen postuetan izan dira, eta lehia erabakiorretan ez dute hutsik egin. Duela bi asteko finalerdian Orioko garaitu ostean (14-25), larunbatean Pulpo talde zumaiarraren aurka jokatu zuten final handia. Helburu nagusia nesken formakuntza izan arren, urduritasunak eta gaztetasuna albo batera utzi eta garaipena eskuratu zuten oñatiarrek (21-25).

Bide batez, ez zen garaikurra izan poltsikoratu zuten sari bakarra. Datorren maiatzaren 1ean Euskadiko Txapelketako finala jokatuko dute Santurtzin, eta horrez gain, Espainiako Txapelketarako txartela ere ziurtatu zuten. Datozen asteetan izango duzue berri gehiago.
Zinez berri pozgarria izan da asteroko lanean herriko eskubaloia sustatzen eta gazteak hezten diharduen lan-taldearentzat. Zorionak neskak lortutako balentriarengatik, eta ekin gogor lanari, ederra baita gozatzeke duzuen saria!
Aupa Aloña!




No hay comentarios:

Publicar un comentario