domingo, 10 de marzo de 2019

Herritarren Arreta Zerbitzuak astelehenean zabalduko ditu ateak udaletxean.

2019/03/08.


Alondiga aldetik du sarrera zerbitzu berriak.


Administrazioaren eta herritarren arteko harremanak erraztea eta arintzea da Herritarren Arreta Zerbitzu (HAZ)  berriaren helburua. Hala, zerbitzu berri honi esker herritarrek leihatila bakarrean egin ahal izango ditu udalarekiko tramite gehienak: errolda agiriak, eskari-orrien erregistroa, obra baimenak, zerga eta tasen ordainketak... HAZ zerbitzua goizez (7:30-15:30) egongo da zabalik astelehenetik ostiralera, baina zerbitzua itxita dagoen orduetan ere, ohikoenak diren tramiteak telematikoki egiteko aukera egongo da HAZ zerbitzuaren sarreran ipini dituzten makinen bidez, iluntzeko 20:30ak arte. HAZ zerbitzua udaletxeko behe solairuan egongo da, eta alondegi aldetik izango du sarrera. Jarraitu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario