miércoles, 20 de marzo de 2019

Aitziber Fernandez PSE-EEko alkategai izango da.

Aitziber Fernandez PSE-EEko alkategai izango da, Mikel Biain Batzar Nagusietarako Deba-Urola barrutiko zerrendaburu eta Nerea Zubia, Diputatuen kongresurako hautagai

2019/03/20.


Aitziber Fernandez (Arg: Goiena)



Hainbat oñatiar aurkeztu dira datozen hauteskundeetarako zerrendetan
  Zubi-asteburu honetan Gipuzkoako hautagai zerrenda ezberdinak aurkeztu dira apirilaren 28ko hauteskunde orokorretarako nahiz maiatzaren 26ko udal eta foru hauteskundeetarako.
  Berriena, PSE-EE alderditik zabaldu da, Oñatiko alkategai izateko Aitziber Fernandez izendatu baita, Goienak argitaratu duenez. Orain arte EH Bilduren alkategaia soilik ezagutzen zen, Izaro Elorza hain zuzen. Alderdi sozialistak ere, hautagai zerrenda aurkeztuko du Oñatin eta alkatetzarako beste emakume bat proposatzen du, Aitziber Fernandez, 1975ean jaiotako oñatiarra. Fernandez, Arte historian lizentziatua da eta Gasteizko Michelin enpresan egiten du lan.
  EH Bilduk berriz, Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hautagaitza aurkeztu zuen igandean eta Kongresu nahiz Senaturako hautagaitzak ostiralean. Mikel Biain, egungo alkatea da Batzar Nagusietarako Deba-Urola barrutiko zerrendaburua. Nerea Zubia bestalde, Espainiako Diputatuen kongresurako hautagai izango da. Datorren asteazkenean bertan argitaratuko dira Espainiako Kongresu eta Senaturako aurkeztu diren hautagaitzen zerrendak.
  Bitartean, apirilaren 28an egingo diren hauteskunde orokorretarako kanpaina ekitaldietan erabili ahal izango diren areto ofizial eta leku publikoen zerrenda argitaratu da gaurko Gipuzkoako Aldizkarian. Oñatin, kultur etxeko jardineko burdinsarean, Bidaurretako fraideen ortuko burdinsarean, Portu kalean Galartzaneko burdinsarean , Bidaurretako lekaimeen ortuko horman, Bidebarrieta kalean kiroldegiko berdeguneko harrizko paretan eta foruen enparantzako posteetan jarri ahal izango dira kartelak. Kanpainako ekitaldiak berriz, Zubikoako nahiz plaza ondoko pilotalekuetan, kultur etxean, Santa Ana aretoan, udaletxeko areto nagusian eta foruen enparantzan egin ahal izango dira, baimena denboraz eskatuta.
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario