viernes, 4 de enero de 2019

Azoka produktuz osatutako orga bat zozkatuko da hilero..

2019/01/04.


Mª Angeles Urzelai sariarekin



Bertako ekoizleen lana eta produktuak ezagutzera ematea da helburua
  Pasa den zapatuan Gabonetako hiru saski banatu ziren azokan, abenduan erosketak egin zituzten bezeroen artean zozketa eginda. Sarituak, Margarita Olalde, MªAngeles Urzelai eta Begoña Barrón izan ziren.
  Zozketa berriak izango dira datozen hilabeteetan, urtarriletik maiatzera bitartean, hilero, bertako produktuz osatutako orga edo karro bana zozkatuko delako. Bertako ekoizleen lana ezagutzera eman eta bertako eta garaiko produktu horiek balioan jartzea da helburua. Beren produktuak azokan saldu ohi dituzten bertako ekoizleek beteko dituzte aipatutako orgak. Zozketan parte hartzeko bertako ekoizleen salmenta postuetara doazen bezeroei izen-emate txartelak banatuko zaizkie betetzeko, abenduan egin zen bezala.
  Larunbateko azoka biziberritzeko ahaleginean ari dira ekoizle-saltzaileak eta udala. Irudi berria sortu zen irailean eta irudi horrekin apaindutako erosketa poltsa berrerabilgarriak egin eta banatu ziren. Zozketak ere martxan jarri dira eta tarteka, musika eta ikuskizun txikiak egingo dira. Guztia, esan bezala, udala eta bertako ekoizle-saltzaileen artean sortu den elkarlan dinamikaren emaitza da.
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario