miércoles, 19 de diciembre de 2018

ODRIOZOLA HARATEGIKO TXISTORRAK IRABAZI DU GIPUZKOAKO TXAPELKETA ORDIZIAN.

GOIERRIKO HITZA

2018/12/19.

OÑATIKO ODRIOZOLA HARATEGIKO TXISTORRAK IRABAZI DU GIPUZKOAKO TXAPELKETA ORDIZIAN


IMG_6117



Jaiotzez urretxuarra den Jesus Odriozola harakina izan da Ordizian irabazle gaur ospatu den Euskal Herriko XXI. Txistorra lehiaketan. Orain dela urte asko Oñatiko Arantzazu kalean Odriozolak harategia. Txapeldunak txapela, garaikurra eta diploma jaso ditu. Asteasuko Joxe Mari Beldarrainek bigarren egin du eta Olazagutiako Carnicería Pakok berriz hirugarren. Bestalde, Huarteko Carnicas Iriguibel laugarren eta Zegamako Oiarbide harategiak bosgarren egin dute. Guztira 42 ekoizlek aurkeztu dituzte haien hestekiak.
Epaimahaikoek txistorraren itxurari, osagaiei eta zaporeari erreparatu diete produktu hoberena aukeratzerakoan. Epaimahaia ondorengoek osatu dute: Eneko Azurmendi (Lazkaoetxe jatetxea), Maite Retolaza (Oiharte sagardotegia, Zerain), Javier Diaz Zalduendo (Alhambra jatetxea, Iruña), Jose Antonio Mujika eta Juan Garmendia (Ordiziako harakin ohiak), kontxita Mujika (Ordiziako ostalari ohia), Ramon Roteta (Euskal Sukaldaritza berriaren aitzindaria), Pablo Elizetxea (Basque Culinary Center-eko irakaslea), Mikel Zeberio gastronomo eta irakaslea, Aitor Buendia (Radio Euskadiko “La ruta slow” saioko aurkezlea), MYriam Aranburu (Noticias de Gipuzkoako kazetaria) eta Ainhoa Ibañez (Goierri Telebistako “Onein” saioaren aurkezlea).

No hay comentarios:

Publicar un comentario