martes, 6 de noviembre de 2018

GESALTZARA GINDOAZEN, BAINA LARREAN ETZANDA BUKATU GENUEN.....11

Mi foto


Aloña Mendi Espeleologia Taldea

https://espeleoamet.blogspot.com/2018/11/gesaltzara-gindoazen-baina-larrean_5.html?fbclid=IwAR01fPgsrsANcaw4PO-es__CxKiiOs5tc8Hf2HS6-w9M2bqwyD8LiT7M3uk


Domekarako eguraldi polita emanda zegoen, baina ez zen gure asmoa kanpokaldetik ibiltzea. Lizartzako koban egin dugun azken lanarekin ikusi dugu kobazuloa poliki poliki Gesaltzako inguruetara hurbiltzen doala, eta beraz atzokorako, Gesaltzako txoko batzuk errepasatzea zen gure asmoa. Bada Gesaltzara jeisten hari ginela, bertako baserriko Eliasekin gurutzatu ginen, eta honek – lehenago ere esana zigun – bere zelaietan hainbat zulo agertu zitzaizkiola eta tapatu behar izan zituztela abereak bertara ez erortzeko edo hanka ez puskatzeko. Begirada bat botatzea pendiente genuen lehenagotik ere eta, zalantza pittin bat egin eta gero petateak baserrian utzi eta Eliasekin joan ginen zuloak ikustera. Erakutsi zigun lehena ez zegoen zelaian, harkaitzean baizik, eta ez zuten tapatua, animaliak ez sartzeko itxitura bat eginda bakarrik. Ikusi bezain pronto adurra dariola hasi ginen, zelako itxura ona! 7 metroko putzu garbi bat ikusten zen, eta behean jarraitzeko aukerak! Korrika joan ginen petateen bila baserrira, Gesaltzako koba alde batera utziz.

Jeitsi genuen zuloak guztira 30 m ditu. 7 m-ko putzua jaitsi eta gero harri blokez osaturiko kolubioi batetatik jaitsi ginen 20 m inguru, eta aurrerago ezin izan genuen jarraitu. Haizea harri blokeen artetik kanpora ateratzen zen, ez oso nabarben. Polea bat inprobisatuz harri bloke batzuk kendu genituen, azpian bideren bat ikusteko esperantzarekin, baina batzuk kendu eta gero arriskutsua zen jarraitzea, eta bertan behera utzi genuen. Betiko lez, kobaren topografia egin genuen eta AMETeko katalogoan sartu.



Bukatu genuenerako eguerdia zen, eta Gesaltzara joan hala ez zalantzan geratu ginen. Azkenean, kanpoan zegoen giro ederrak xamurtuta bertan bazkaltzea erabaki genuen, eta ondoren zelaian tapatuta dauden zuloei begirada bat botatzea, Gesaltza kobako plana beste egun baterako utziz. Bada joan ginen zelaira, Eliasek esandako tokira, eta zuloa tapatzen hari zen harria kendu genuen. Ez genuen ia esperantzarik – harri bakarra, ez oso handia, larre erdian sartuta – ez zen kobazulo bat azaltzeko egoerarik hoberena, edo hori uste genuen, zeren eta harria kendu eta... danba! 16 metroko putzu bat jaisteko moduan! Egunean bigarren aldiz sentitu genuen aurkikuntza batek sortzen duen barne zirrara, bigarren esplorazio aukera bat! ... eta, Lizartzarekin lotzerik badugu? 




Larrean botata geratu ginen, momentuaz disfrutatzen, eta aldi berean, kobazulora sartzeko genituen gogoak eusten. Izan ere, barrura sartu ahal izateko sarrera handitu behar da, eta baserriko zelaia abeltzantzarako izanik, ezin genuen bertan zulo bat zabalik utzi, aldez aurretik animaliak ez sartzeko itxitura bat egin beharko da.


Kotxera bidean Eliasekin egin genuen topo berriz, eta gure egunaren berri eman genion irribartsu. Zuloa zabaltzeko ez zigun eragozpenik ipini, baina aurretiko itxitura beharrezkoa da berarentzat ere. Orain ondo pentsatu beharko dugu nola egin, inori kalterik eragin gabe espeleologia osasuntsu batetaz gozatzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario