miércoles, 14 de noviembre de 2018

Arrikrutzeko lehoia ..(2018)

Arrikrutzeko lehoia dela eta ekitaldi ugari udazkenean!

Arrikrutz-Oñatiko Kobaren ikurra den  ARRIKRUTZeko LEHOIAren inguruan honakoak aurrikusten dira:

1.-ARRIKRUTZEKO LEHOIA ERAKUSKETAn San Telmo Museoan 2018-11-15tik 2019-02-10ra. ( Asteazkenean, urriak 14ean egingo da erakusketaren aurkezpena San Telmon).
Arrikrutzeko lehoia paleontologiako harribitxia dugu eta erakusketako pieza garrantzitsua izateaz gain Gipuzkoako GORDAILUko pieza nagusienetarikoa dugu; ERAKUSKETAN  Arrikrutz-Oñatiko koban (Oñati, Gipuzkoa) Iñaki Zubeldiak aurkitu eta Jesus Altunak industutako pieza agertzen da; berreskuratutako haitzuloetako lehoiaren hezurdura hau Iberiar Penintsulako handiena eta pieza oso bakarra da.

Arrikrutzeko lehoia Gordailutik Burgosera eraman zuten 2018ko udaberrian, eta Atapuerkako ikerlariek aztertu eta gero, tartean Asier Gomez eta Juan Luis Arsuaga, berriz ere Gipuzkoara bueltatu da.
Aipatu bezala, Burgoseko “Museo de la Evolución Humana”n ikusgai izan da, eta ,orain, San Telmon aurkituko dugu 2018ko azaroaren 15tik 2019ko otsailera arte, “Leonez en la nieve”lelopean.

2.-“ARRIKRUTZ, Arrikrutz lehoia” liburuaren argitalpena. Aranzadi Zientzia Elkarteak Arrikrutz monografikoa kaleratuko du 2018an.Bertan hainbat  arloko adituek parte hartu dute, adibidez, Asier Gomez ikerlaria, Arantza Aranburu geología aditua, AMETeko Martin Arriolabengoa  AMET espeleologia taldekoa,  eta abar. Liburuan hainbat atal  lantzen ditu; Arantzazu euskal kulturaren sorlekua, lehoia aurkitu zuteneko pasartzea, geología, leize-ikerlariak, Arrikrutzeko lehoia eta Arrikrutz-Oñatiko Kobak proiektua.

3.- JUAN LUIS ARSUAGA Atapuercako zuzendaria Oñatin, Abenduaren 11ean, eta Arrikrutzeko liburuaren aurkezpena Oñatin.  Eta bisita gidatu berezia Arrikrutz-Oñatiko Kobetan.
Egun horretan, lehoien inguruko hitzaldia eskainiko digu kultur-etxeko Zine Aretoan Arsuagak, eta aurrez bisita gidatu berezia izango da Arrikrutz-Oñatiko Kobetan.
ARRIKRUTZ liburua aurkezteaz gain, hainbat persona eta talde aipatuko dira.
Egun berezia izango da!!


Argazkian Arrikrutz-Oñatiko Kobetan  liburuko hainbat partaide azaltzen dira, eskerretik eskumara, MARTIN ARRIOLABENGOA, ARANTZA ARANBURU, ASIER GOMEZ,-----,JUAN LUIS ARSUAGA,---- ,eta  Arrikrutzeko gidaria LEIRE GARAI.


La imagen puede contener: 6 personas, personas sonriendo, personas de pie

Ekitaldi bakoitzaren berri ematen joango gara, baina apuntatu zuen  egutegian.
Honen berri izan eta zabal ezazuen…

Informazio gehiago eta eguneratuta:

No hay comentarios:

Publicar un comentario