miércoles, 18 de julio de 2018

1000 €ko diru laguntza eman dio udalak Oñatiko odol emaileen taldeari.....21

2018/07/19.
Odola ematera doazenei eskainitako mokadutxoen gastuak arintzera zuzentzen da dirua
  Oñatiko odol emaileen taldeak ez du gastu handirik, odol emaileei eskaini ohi zaien mokadutxoak eragindakoa, eta horri aurre egin ahal izateko udalaren diru laguntza jasotzen dute aspaldiko urteetan. Aurten 1017 € ematea erabaki du gobernu taldeak. 
  Bertan prestatutako pintxoak ez dira herri guztietan eskaintzen, baina Oñatin ohitura da eta udalak emandako diru laguntzari esker egiten dela adierazi digu taldeko arduradunetako batek. Gipuzkoako odol emaileen elkarteak hainbat enpresa eta dendek emandako sandwich eta antzerakoak ekartzen dituzte baina Oñatin, patata tortilla edo txorizo bokadilo txikiez osatzen da odola eman dutenei eskainitako mokadutxoa. Momentuan prestatu beharrak gainera taldeko hainbat boluntario bertan egotea eragiten du eta odola eman ondorengo giroa goxatzen dute. Beharrezkoa izan denean Donostiako taldeari laguntza ere eskaini diete.
  Urte hasieran 11 odol ateraldi programatu ziren Oñatin baina 12.a ere izango da abuztuan. Ateraldi extra hori berezia izango da bi arrazoigatik: Enpresagintza fakultatean ez baizik eta propio ekipatutako autobusean egingo delako eta goizean programatu delako. Abuztuaren 22an odol emaileen autobusa Oñatira etorriko da. Plaza inguruan, 9:00tatik 12:00ak arteko tartean kokatzeko eskaera egin da udaletxean. Erantzuna oraindik ez da jaso baina aurreko urteetan ez da arazorik egon eta aurten ere ez izatea espero da. Abuztuan 22ko odol emate berezi honen berri kalean eta hainbat dendetan jarri ohi diren kartelen bidez eta sare sozialen bidez jakinaraziko da, ohikoa denez. Abuztuko odol emate extra horretara dena den, ez dira Oñatiko boluntarioak joango eta jatekoa Donostiatik ekarriko da.   
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario