domingo, 17 de junio de 2018

XABIER MURGIONDO EUSKADIKO TXAPELDUNA.

GOIENA

Xabier Murgiondo oñatiarra, Euskadiko txapelduna

   KIROLA  OÑATI
23 urte azpiko Euskadiko txapelketa irabazi zuen atzo Ampo taldeko txirrindulari oñatiarrak Seguran, Unai Cuadrado taldekidearen aurretik. Bi taldekideak eskutik sartu ziren helmugara erakustaldia eman ostean.
Xabier Murgiondo oñatiarra, Euskadiko txapelduna
Argazkia: AMPO taldea | 
Segurako San Juan Sarian garaipena eskuratuta, 23 urte azpiko Euskadiko txapeldun bilakatu zen atzo Xabier Murgiondo oñatiarra (19 urte). Helmugara Unai Cuadrado taldekidearekin batera sartu zen Murgiondo, eskutik helduta. Hirugarren, 21 segundora Caja Rural taldeko Victor Etxeberria izan zen.
Sailkapena:
1. Xabier Murgiondo (Ampo) 2:45:26
2. Unai Cuadrado (Ampo) d.b.
3. Victor Etxeberria (Caja Rural) + 21
4. Javier Ruiz de Larrinaga (Zuyano) + 21
5. Oier Lazkano (Caja Rural) + 59

No hay comentarios:

Publicar un comentario