sábado, 2 de junio de 2018

Txillardegi.

D.V.

Oñatiko Udalaren oroitarria Txillardegiri, aho batez

Urtarrilean Txillardegiren omenezko horma-irudia Donostian inauguratu zuteneko irudia/Pedro Martinez
Urtarrilean Txillardegiren omenezko horma-irudia Donostian inauguratu zuteneko irudia / PEDRO MARTINEZ

Arantzazun Txillardegi oroitzeko plaka jartzeko erabakia hartu du Oñatiko Udalak

Viernes, 1 junio 2018, 18:32
«Hemen ikerketa lanean aritu zen Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi (1929-2012), idazlea, irakaslea eta politikaria, oñatiar jatorrizko senitartekoa, eta euskara batuaren aita». Hala adieraziko du Arantzazun, Milikua ostatuko fatxadan jarriko duten Txillardegi oroitzeko plakak. Mikel Arregi eskultoreak diseinatuko du.
Aurten euskara batuaren sorreraren 50. urteurrena da, eta euskara batuaren oinarriak Arantzazun jarri zituzten ehorietako bat Txillardegi izan zen. Sarri joan zen Arantzazura, normalean Milikua ostatura, eta bertan ikertu, idatzi eta atseden hartu ohi zuen.
Gainera, haren bigarren abizenak, Enparantzak, Oñatin du jatorria, Araotzen. Horregatik, Txillardegi Liburutegia Herri Ekimenak Milikua ostatuko fatxada batean Txillardegi oroitzeko plaka bat jartzea proposatu dio Oñatiko Udalari. Aho batez onartu dute.
Erabakia zinegotzi guztiek (EH Bildukoek zein EAJkoek) hartu dute, eta ekitaldia txalo artean bukatu da, aurrean Txillardegiren senideak zirelarik. Alkateak, Mikel Bianek, Txillardegiren lana goraipatu du. Onartu du «oraindik ez duela jaso herri-erakundeetatik merezi bezalako aitortzarik», baina, denboraren poderioz, jaso egingo duen konbentzimendu sendoa agertu du, Txillardegiren «merezimenduak begi-bistakoak direlako».
Udalbatzak erabakia hartu ondoren, Txillardegi Liburutegia Herri Ekimeneko presidente Fito Rodriguezek hartu du hitza. Zinez eskertu die zinegotzi guztiei hartutako erabakia, horrela, Oñatiko Udala bihurtu baitute Txillardegiri aitortza merezi duen bezala egin dion lehenengo herri-erakunde.

No hay comentarios:

Publicar un comentario