2018/06/14.'Fan Hemendik' eguna ekainaren 30ean ospatuko da. Bihar Iruñean egingo den manifestaziora joateko deia egin dute.
Altsasuko auzia dela eta zalantzak izan badituzte ere, urteroko hitzorduari eustea erabaki dute eta, hala, ekainaren 30ean ospatuko da VIII. Fan Hemendik eguna, Goardia Zibila Euskal Herritik joan dadin eskatzeko, modu baketsuan eta jai giroan. Kultur etxeko zine aretoa lepo beteta egin zuten aldarrikapen jaiaren aurkezpena eta, bidez batez, Altsasuko auziaren epaiaren kontra bihar Iruñean egingo den manifestaziora joateko deia egin zuen Fan Hemendik ekimenak. Arranon daude salgai autobuserako txartelak. Jarraitu.
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario