jueves, 17 de mayo de 2018

Nepalerako materiala biltzen.


Neguko arropa, oinetako eta materiala jasotzen ari dira udazkenean Nepalera eramateko

2018/05/15
Materiala Hermansoloñaren lokalean batzen ari dira
  Ez da lehen aldia Oñatin Nepalerako materiala biltzen dela. 2016an, Nepal lagunduz taldeak eta Mendiak eta Herriak mendi gidari taldeak antolatuta Elkartasun trekina egin zen Nepalera eta herrian batutako  material ugari eraman zen. Orain, eta Oxigenoa euskarari 6000 metrotan egitasmoaren baitan, udazkenean material berria eramateko asmoa dago.
  Hermansoloña elkartearen lokalean hasi dira neguko txamarrak, kamiseta termikoak, jertse sendo eta forru polarrak gertatzen. Lo-zakuak, eta kirol eta mendi oinetakoak ere behar direla jakinarazi dute. Bazterrean utzitako halako materiala duten herritarrei Hermansoloñaren lokalera eramatea eskatzen zaie. Hermansoloñaren lokala Kale Zaharreko 52an dago eta astelehenetik ostegunera, 18:30tatik 19:30tara irekitzen da.  
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario