jueves, 24 de mayo de 2018

Barrakak iristen hasi dira.BARRAKAK IRISTEN HASI DIRA..(2018)

2018/05/23


Korpus jaietan eta San Migel eta Errosariotan, hamaika-hamabi kaseta eta aparatu kokatuko dira plaza ondoko jolaslekuan
  Herriko bi jai-garai nagusitan etorriko diren barrakak zehazteko, lurzoru publikoa okupatzeko lehiaketa deialdi irekia egin du aurten ere udalak. Hartarako jarri zen epean 16 eskaera jaso ziren. Plazaren eta aparagailuen neurriak, herritarren eskaerak eta adin ezberdinen arteko oreka mantentzea kontutan hartu dira eta jasotako diru eskaintza eta antzinatasuna baloratuta, Korpusetan eta San Migel eta Errosarixotan, hamaika-hamabi kaseta eta aparatu kokatzea erabaki da. Txurreria, 4 kaseta eta 6-7 haur nahiz gazteentzako aparatu mekaniko jarriko dira. Aipagarria da, Korpusetan aparatu aukera handiagoa izango dela eta ondorioz, udalak jasoko duen diru kopurua ere bai, ia 7000 euro Korpusetan eta 5000 San Migel eta Errosarixotan.
  Lehen barrakak gaur goizean iritsi dira plaza ondoko jolasgunera eta muntatze lanetan hasi dira. Ostiraletik ekainaren 3ra arte martxan jarri ahal izango dira. San Migel eta Errosarixotan berriz, irailaren 21etik urriaren 8ra arte egon ahal izango dira Oñatin. Korpusetan eta baita San Migeletan ere, txartelak euro batean salduko diren egun bana finkatu da. Lehena, hurrengo zapatua, ekainaren 2a izango da eta bigarrena, irailaren 22an, haur danborradaren egunean. Gainerako egunetan, bidaia txartelaren prezioa 1.80 euro izango da eta 6 bidaien bonoa berriz, 10 euro. Bidaien gutxieneko iraupena ere mugatu da eta 2 minutu izan beharko da.
  Barrakak plaza ondoko jolaslekuan dauden bitartean, ferialarien karabana eta atoiak Garagaltza auzoko ULMA alboko aparkaleku publikoan utzi beharko dira.
  Barrakak jartzeko lizitazio publikoa erabakita, Udalak, ia 12.000 euro jasoko ditu lur okupazio kontzeptuan. Gainera, ferialari bakoitzak, 350 euroko fidantza ordaindu beharko du.
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario