miércoles, 25 de abril de 2018

Boulder txiki bat egokitu da Gaztelekuko sotoan.

2018/04/24
Muntatze lanak atzo egin ziren eta instalazio berria gaur arratsaldean irekiko da
  Gaztelekuko lantaldeak aspaldi adierazi zuen Sotoan boulder txiki bat jartzeko egokitasuna. Horretarako lekua fondoko izkinan bazegoela ikusita, zein aukera legokeen kontsultatu zen eta egitasmoari argi berdea eman zion udal gobernu taldeak, martxo amaieran.
  Guztira, eta bi pareten zati bana hartuta, 14 m2-ko azalera duen boulder txikia muntatu da sotoko fondoko izkinan. Koloretako 150en bat presa jarri dira eta errefortzuko koltxonetak ere bai, erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko. 
Muntatze lanak atzo egin ziren eta ondorioz, sotoa itxita mantendu zen. Baina arratsaldean berriro irekiko da eta instalazio berria erabilgarri egongo da. Boulderra eskuratu eta muntatzea nahiz koltxoneta jartzeak 3200 euro pasako aurrekontua izan du.
  0-7 urte bitarteko haurrei eta euren guraso/zaintzaileei zuzendutako espazioa da Gaztelekuko sotoa. Ireki zenetik hainbat urte pasatu dira jada eta zenbait hobetze eta hornitze lan egin dira urtetik urtera. Espazioa haurren adin tartera egokitu zen eta 0-2 eta 3-7 urte arteko haurren beharretarako hornitu zen,  sarrera-arrapalaren maila leuntzeko lanak egin ziren ume kotxez sartzen direnek arazorik izan ez zezaten eta iaz paretak margotu eta bereziki apaindu ziren haur eta helduentzat txoko goxoagoa egin asmoz. Azken lana, esan bezala, haur aktiboenentzat aproposa izango den boulderra muntatzea izan da.
  Gaztelekuko sotoa astelehenetik domekara 17:00etatik 19.45etara irekitzen da eta larunbata eta igandetan, 10:30tatik 13:00tara ere bai.
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario