martes, 13 de marzo de 2018

MARISOL RAMOS OÑATIARRA M55 KATEGORIAKO ONENA IZAN DA AVILAN..(2018)

OK MAGAZNEA




2018-03-12 16:47:11
MARISOL RAMOS OÑATIARRA M55 KATEGORIAKO ONENA IZAN DA AVILAN
Espainiako txapeldun krosean!
Pista estalian lortutako emaitza onen ostean, balentria berri bat lortu du asteburuan Marisol Ramos korrikalari beteranoak. Master mailako Espainiako kros txapelketan, M-55 kategoriako garaikur nagusia eskuratu du Aloña Mendikoak.

Herriko domina gehien dituen atleta izan daiteke, zalantza izpirik gabe. Eta ez da nekatzen. Lesio larri eta luze bat gainditu eta batez ere, ahaztu ostean, bere onenera itzuli da Marisol Ramos korrikalaria. Asteburuan esaterako, oso gustoko duen modalitate batean, krosean, Espainiako txapelduna izan da M55 kategorian.

Candeledako (Avila) golf zelaiaren ingurune ederretan jokatu da asteburuan hitzordua. Berdegune dotore eta zaindua zeukan 2 kilometroko ibilbide gorabeheratsua atondu zuten antolatzaileek eta aurreko egunetan botatako euri kantitatea ederki asko xurgatu zuen zelaiak. Hori horrela, uste baino lokatz gutxiago topatu zuten korrikalariek.

Marisolek, M55 mailako lasterketan parte hartu zuen eta lehia eder batean, hasieratik erakutsi zuen bere hautagaitza. Erasokor abiatu baitzen. Erritmo oso altua ezarriz, arerio nagusienak ito nahi izan zituen hasieratik Ramosek. Bigarren itzulirako jada, lasterketa buruan gelditu zen eta lasterketak aurrera egin ahala, distantzia zabalduz joan zen. Aurreko astean, pistan, aurretik izan zituen korrikalariak gainditzeko gai izan zen Marisol eta 25 minutu eta 46 segunduko markarekin gurutzatu zuen helmuga, lehen postuan. Hamar segundutara iritsi zen Maria Del Carmen Cacho bigarren postuan, eta ia minutu erdira, Maria Teresa Ruzafa hirugarren.

García zazpigarren

Pistan bezalaxe, Jose Luis García izan zen Aloñako bigarren txantxikuarra Avilan eta kasu honetan, M60 kategoriako lasterketan, meritu handiko zazpigarren postuan (24:02) lortu zuen Oñatikoak.

Marisol Ramos, Avilako podiumean. Argazkia: Atletismo saila

No hay comentarios:

Publicar un comentario