2018/03/09
Burujabetza lantzeko KoopFabrikaren saioa egin da gaur eta Gipuzkoako Lourdeseko Ospitalitatea elkartearen urteko batzarra igandean izango da
KoopFabrikak antolatuta, Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, burujabetzen inguruko saioa egin da Gandiaga topagunean. Jardunaldia KoopFabrika ekintzailetza sozial eta kooperatiboa sustatzeko formazio programaren baitan kokatzen da. Baina gai honetan interesa duten pertsona guztiei irekitako jardunaldia izan da gaurkoa Proiektu eraldatzaileak sortzeko ezinbestekoa da burujabetzaren ikuspegi integrala lantzea eta horretan saiatu dira gaur Arantzazun. Hala, lana, elikadura, teknologia, energia eta finantza burujabetza estrategiak landu dute dinamizatzaile ezberdinek. Jardunaldiaren hasieran eta bukaeran Oñatiko udala lantzen ari den proiektuak ezagutzeko aukera eman zaie KoopFabrikaren saioa hurbildu direnei. Saioaren hasieran Nerea Zubia zinegotziak berba egin du udalaren ikuspuntua eta proiektuak aurkeztuz, arratsaldean berriz, bazkalostean, Arantzazu eta Eltzia bertatik bertara ezagutzeko aukera izan da.
Gipuzkoako Lourdeseko Ospitalitatea elkarteak Arantzazu aukeratu du baita ere, urteko ohiko batzarra egiteko. Frantziskotarren gogo-jardunetarako aretoan egingo dute batzarra eta urteko gora beherak eta maiatzaren 25etik 28ra Lourdesa egingo duten gaixoen erromesaldia izango dituzte aztergai. Ondoren, hala nahi dutenek, meza eta lagunarteko bazkaria izango dute Arantzazun bertan. Bazkarirako 100 lagun baino gehiagok eman dute izena. Gipuzkoako Lourdeseko Ospitalitatea elkarteak herririk herri egin ohi du urteko batzarra. Orain 14 urte dela ere Arantzazun elkartu ziren.
Iturria: Oñati Irratia
No hay comentarios:
Publicar un comentario