lunes, 5 de marzo de 2018

Altitoy Ternua RECORRIDO B 2018.

OK MAGAZINEA

2018-03-05 11:37:40
20 ESKIATZAILETIK GORA ELKARTU ZIREN BI IBILBIDEETAN
Oñatiko ordezkaritza zabala, Altitoy Ternua lasterketan
Urteroko legez, Oñatiko eskiatzaile ugari lehiatu dira asteburuan jokatu den Altitoy Ternua goi mendi eskiko lasterketa ezagunean. A eta B ibilbideetan banatuta, 23 bat txantxikuarrek gozatu ederra hartu dute Luz-Sant-Sauveurreko inguru elurtuetan.

Pirinioetan, Luz-Sant-Sauveurren, Open Altitoy Ternua goi mendi eskiko lasterketa ezagunaren ekitaldi berria jokatu da asteburuan. Probaren hamaikagarren ekitaldia, mendi eskiko Grande Course delako txapelketarako puntuagarria ere bazen eta besteak beste, elkartu ziren goi mailako kirolarien artean, Kilian Jorneten presentziak erakarri zituen asteburuko foku gehientsuenak. Bi egunetan zehar ikusi zen maila oso altua izan zen.

Ohi bezala, binakako taldez osatutako proba honek bi ibilbide eskaini zituen. Batetik, A ibilbide teknikoa, distantzia eta desnibel (40 km. + 5000 m.) gogorrek osatu zutena; eta, bestetik, B ibilbidea, distantzia eta desnibel laburragoak zituena. Lehen ibilbidea 137 bikotek amaitu zuten eta ibilbide herrikoa ostera 99k.

Oñatiar dexente

Gora-behera handiko proba honek ehundaka zale hartzen ditu urtero eta sailkapen nagusiak lehiatzera joaten direnez gain, badira, mendiko eskiaz gozatzera joaten direnik ere. Eta horien artean kokatzen dira aurtengo ekitaldira hurbildu ziren 23 oñatiarrak. Helburu ezberdinekin, eta ahalik eta lehiakorrenak izan nahian, baina orokorrean, probaz gozatu eta erronka pertsonalak gainditzeko helburuz abiatu ziren gehienak.

A ibilbidean, Iban Letamendi izan zen gure ordezkaririk onena. Aritz Egearekin urretxuarrarekin batera, 22. postuan amaitu zuten lasterketa. B ibilbidean berriz, Argider Isasti eta Igor Esparzak egin zuten markarik onena. Sailkapen nagusiko bosgarren postua eskuratuta.


B ibilbidea egin zuten txantxikuar batzuen familia erretratua. Argazkia: Joxe Mendiola.

No hay comentarios:

Publicar un comentario