kontzejupetik
'HANDIA' FILMA OÑATIKO ZINERA ITZULIKO DA.
BOST EMANALDI EGINGO DIRA
OTSAILAREN 16, 17 ETA 18AN
BOST EMANALDI EGINGO DIRA
OTSAILAREN 16, 17 ETA 18AN
10 Goya sari irabazi dituen HANDIA filma berriz ere Oñatin ikusteko aukera egongo da, Estreinaldiko asteburuan izan genuen Oñatin ikusgai, baina Goya sarietan izan duen arrakasta ikusita, udaleko kultura sailak berriro programatzea erabaki du, otsailaren 16-18ko asteburuan.
Bost emanaldi izango dira:
-Ostirala: 22:30
-Larunbata: 19:30 eta 22:30
-Igandea: 19:30-22:30
Beraz, 'Handia' ikusteko gogoz geratu denak, edo berriro ere ikusi nahi duenak, hurrengo asteburuan izango du aukera, etxean bertan.

AITOR ARREGIREKIN SOLASALDIA
Gainera, otsailaren 19an, Aitor Arregi zinegilearekin solasaldia egongo da Santa Ana aretoan (19:00).
Arregiren ibilbideaz, etorkizuneko proiektuez, eta euskal zinemagintzaren osasunaz galdetzeko aukera egongo da.

No hay comentarios:
Publicar un comentario