viernes, 2 de febrero de 2018

2018KO KINTTUAK.

2000. urtean jaiotako 100en bat neska eta mutil irtengo dira kintto-batzea egitera



2018/02/02
Santa-eskean herri gunean ibiliko dira domekan eta auzoetan, hurrengo zapatuan
  Santa Ageda bezperarekin bat etorriko da aurten kinttoen lehen erronda, domekan, herriko kaleetan ibiliko baitira kopla kantari. Hurrengo zapatuan, hilaren 10ean, berriz,  baserri auzoetatik barrena arituko dira santa eskean. Kinttoak esanda urte berean jaiotakoak ulertu behar dira, mutil eta neskak. Garai batean, soldaduskarako kajan sartzen ziren mutilak ziren Santa Ageda egunaren inguruan kale eta auzoetatik ibiltzen zirenak. Gaur egun, derrigorrezko soldadutza desagertu da baina herriko kinttoek ohiturari eusten diote. 2000.urtean jaiotakoei tokatzen zaie aurten. 100en bat lagun izango dira.
  Ohikoa denez azken asteak eman dituzte santa-eskean kantatzen diren koplak, abestiak ikasten. Orain arte egindako lana datozen bi asteburutan ikusi eta bereziki entzun ahal izango dugu.
  Domekan, 2000. urtean jaiotako  kinttoak herri gunetik ibiliko dira santa-eskean. Horretarako hitzordua 8:00etan egin dute plazan eta handik abiatuko dute eguneko erronda. Portu kaletik Errekaldera joango dira eta San Lorentzo, Ugarkalde eta Olakuan barrena ibili ondoren, San Martina igoko dira eta handik,  plazarantz abiatuko dira berriro bidean dauden kaleak zeharkatuz. Amaitzeko, San Juan kalea eta Kale Zaharra nahiz Kanpantxo zeharkatuko dituzte. Kinttoek elkarrekin bazkalduko dute. Goizean zehar Pake Lekuko Aloña abesbatzarekin bat egingo dute, akaso, hauek ere, urteroko ohiturari jarraituz, kopla kantari arituko baitira herrigunean.
  Hurrengo zapatuan, otsailaren 10ean auzoetatik barrena ibiliko dira kinttoak santa-eskean.
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario