Oñatiko taldeko ziklistak, domekako hitzorduaren zain. Argazkia: Ruper Arkauz. |
2017-12-14 16:35 KIROLA DEBAGOIENA OÑATI
Domekan egingo dute Oñatiko lasterketaren 7. edizioa –09:30ean hasiko dira masterrak–, eta Gipuzkoako Txapelketa izango da. Arrikrutz Kobak taldeko zazpi ziklista izango dira irteera puntuan, kadete eta junior mailetan banatuta
Ziklistek ondo gogoan dituzte Urrutxuko ziklo-kros zirkuituko eskailerak, iaz jota utzi zuten-eta bat baino gehiago. 30 eskailera inguru dira, bernetan berotu ederra hartzeko nahikoa, eta ikusgarritasuna ematen diote lasterketari, ziklistek euren bizikletak bizkarrera bota eta korrika igo behar izaten dituztelako: "Dezenteko lana izan zen eskailerak egitea, baina txukun geratu zen, eta orain, urtean zehar herritarrek bestela ere aprobetxatzen dituzte", dio Ruper Arkauzek.
Oñatiko lasterketara begira Aloña Mendikoak gogor dabiltza lanean. Eta Euskal Federazioarekin haserre samar daudela aitortu diote GOIENAri: "Guk lasterketa gazteei begira antolatzen dugu, hori da gure filosofia. Domekan Gipuzkoako Txapelketa egongo da jokoan, baina Valentzian Espainiako Kopa egongo da jokoan, eta Euskal Federazioak ziklistak eramango ditu hara. Bada, Federazioak agindu zigun ziklista gipuzkoarrak deialditik kanpo utziko zituztela, baina ez dute hitza bete". Aritz Torres, Unai Cueva, Aitor Altube, Josu Gartzia, Ander Blazquez eta Gaizka Maiztegi izango dira irteera puntuan. Aimar Erostarbe, berriz, Valentziara doa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario