martes, 28 de noviembre de 2017

Greba egingo dute eguenean Urgain Errekaldeko irakasleek.

GOIENA

   HEZKUNTZA  OÑATI
"Irakaskuntza publikoa jasaten ari den murrizketei aurre egiteko" egingo dute greba Urgain Errekaldeko irakasleen %97ak. Zuazolan eta Larrañan bihar, eguaztena, jakinaraziko dute bozketaren emaitza.

Greba egingo dute eguenean Urgain Errekaldeko irakasleek
Urgain Errekalde ikastetxea | 
Azaroan zehar eskola publikoko haurreskoletako, sukalde eta garbiketako eta heziketa bereziko langileek  egin dute greba eta eguenean irakasleek egingo dute. Urgain Errekaldenegin dute bozketa eta irakasleen %97ak babestuko du deialdia. Hala, eskolak ez dira normaltasunez emango. Greba honek jangela zerbitzuan ez duela eraginik izango ere jakinarazi dute ikastetxeko ordezkariek.
Zuazola eta Larraña institutuetan bihar, eguaztena, 14:30etan amaituko da irakasleek botoa emateko duten epea eta arratsaldean jakingo dute emaitza.

No hay comentarios:

Publicar un comentario