miércoles, 15 de noviembre de 2017

Diseinu grafikoko Anuaria 2017 sari nagusia jaso du Letraz taldeak.

GOIENA

   GIZARTEA  OÑATI
Bartzelonan egin zuten sari banaketa eguenean, eta hantxe izan ziren Letraz taldeko Leire Fernandez, Eduardo Herrera eta Maria Perez. "Oso pozik gaude. Azken detailea ere kontuan hartzeko egiten dugu lana gogor, eta ikusi dugu baloratzen dela lan hori", adierazi du Leire Fernandez oñatiarrak.
Diseinu grafikoko Anuaria 2017 sari nagusia jaso du Letraz taldeak
Maria Perez, Leire Fernandez eta Eduardo Herrera sariak eskuetan dituztela (Argazkia: LFI) | 
Sari nazionala irabazteaz gain, beste sari bat ere irabazi dute Maria Perezek egindako lan batengatik. "Gure lana baloratu dute, bai, baina poztasuna bikoitza izan da ikusita aurkeztu diren gainerako lanak ere oso onak zirela", esan du Fernandezek.
Diseinu Grafikoko eta Tipografiako Ikerketa Taldearen bi lanek, Diseño de cubiertas de librosliburuak eta Diseinu Grafikoaren I. Kongresuaren akten liburuak, hiru sari lortu dituzte diseinu grafikoaren Anuaria 2017 sariketan. Zehazki, Diseño de cubiertas de libros lanak diseinu editorial onenaren Urrezko Anuaria Saria eta azal onenaren Anuaria Saria irabazi ditu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario