Mendizale taldea Urbiako larreetan. Argazkia: parketxesarea.org |
2017-11-08 15:51:10
AZAROAREN 22RA ARTE LUZATUKO DA DEIALDIA
Zabalik dauka Mendi Sailak, 2018ko federatu kanpaina
Dagoeneko zabalik dauka Aloñako mendi sailak, 2018ko federatu kanpaina. Aurten federatuta egon direnei automatikoki berrituko zaie txartela, kontrakorik esaten ez badute. Federatu berriak egiteko, edo txartelean aldaketaren bat burutzeko berriz, bi aukera egongo dira: datozen asteetan Aloña Mendiko egoitzatik pasatzea, edo internet bidez datuak emanda norberak egitea.
Azken urteetan bezala, aurten ere, ezin izango da txartela telefonoz tramitatu eta kontrakorik esan ezean, 2017ko federatuei automatikoki berrituko zaie txartela. Berriak egin edota estalduran egin beharreko aldaketak, Aloña Mendiko egoitzan tramitatu ahal izango dira egun hauetan: azaroak 14, 16, 20 eta 22 (19:00-21:00). Internetez egiteko aukera ere egongo da alonamendi.mendi@gmail.com helbidean, azaroaren 24a baino lehen. Gaur egun, 900 federatu inguruko zerrenda dauka Aloña Mendik.
Beharrezko dokumentazioa
Txartelak tramitatu ahal izateko, nortasun datuez gain, kontu korronte zenbakia, email helbide bat, federatu maila (Euskal, FEDME) eta nahi diren gehigarriak (Frantziar Pirineoa, mundu osoa, BTT, pistako eski alpinoa, snowboard...) behar dira. Prezioak Euskal Mendi Federazioaren batzarrean onartzen dira eta bertako webgunean kontsulta datiezke.
Mendi saileko arduradunek, federatuta egotearen garrantzia azpimarratu nahi dute. Arazoak saihesteko edota Aloña Mendiko irteeretan parte-hartzeko derrigorrezkoa izango baita mendian federatuta egotea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario