2017-09-12 11:50:39
OÑATIKO MENDI LASTERKARIEN ASTEBURUKO 3. GARAIPENA IZAN DA
Maite Zabaleta txapeldun, Mutrikuko Arno Trail lasterketan
Pasa berri dugun asteburua, Oñatiko mendi lasterkarien asteburua izan da. Atzo Xabi Lete eta Beñat Madariagak lorturiko garaipenen berri eman bagenuen, gaurkoan, Maite Zabaletak lorturiko beste txapel baten gainean hitz egin beharra daukagu. Igande goizean jokatu zen Arno Trail Esprint Race lasterketan, emakumezkorik azkarrena izan baitzen oñatiarra.
Xabi Lete eta Beñat Madariagak bezela, asteburu honetan estreinatu du denboraldiko garaipen-zerrenda Maite Zabaleta mendi lasterkariak. Kasu honetan baina, ez da bere kirol ibilbideko lehen garaipena izan. 2014an Donostiako hiru mendietan edota, iaz, Gasteizeko Trailean ere irabazi baitzuen txantxikuarrak. Hala ere, hirugarren txapel hau ezustean iritsi zaio Zabaletari.
Mutrikura, kalitatezko entrenamendu bat egitera joan zela onartu digu eta egiari zor, lasterketan ez zuen parekorik izan. Arno Trail Esprint Race-aren zortzigarren ekitaldiak, 8,5 kilometroko ibilbidea aurkezten zuen. Aurreneko bietan, beste lasterkari batekin partekatu zuen ibilbidea oñatiarrak, baina hortik aurrera, erritmoa gogortu, eta bakar-bakarrik joan zen lasterketa buruan.
47 minutu eta 28 segundotan iritsi zen helmugara eta bi minutu pasatxo sartu zizkion bigarren sailkatua izan zen Maite Aizpurua (47:32) mutrikuarrari. Emakumezkoen podiuma, Alazne Madariagak (51:35) osatu zuen.
Hemen dituzue, korrikalari oñatiarraren adierazpenak:
No hay comentarios:
Publicar un comentario