jueves, 22 de junio de 2017

Udako Solstizioaren jaia 2017.

Udalak eta herriko ikastetxeek elkarlanean antolatuta

2017/06/23 



Iaz egitarau herrikoiagoa egin nahian hasitako bidetik joango da aurtengo egitaraua. Arratsalde partean txorimaloak izango dira musika eskolako trikitilariek lagunduta kalea girotzen. 22:30ean txondorrari su eman eta Oñatzek San Juan sua dantzatuko du musika eskolako txistulariek lagunduta. Ondoren Oñatiarrak dantzara gonbidatuko ditugu Erdizka Lauetan plaza dantza taldeko dantza maixuaren gidaritzapean.
Herritarrak gonbidatzen dira egitasmoan parte hartzera
18:30 - Txorimalo eta buruhandiak Jose de Azpiazu musika eskolako trikitilariekin
22:00etatik 22:30etara alde batera utzi nahi diren gai zaharrak orri batean idatzita sutara botatzeko aukera izango da.
22:30 Txondorrari su ematea. Oñatz dantza taldeak San Juan Sua dantzatuko du musika eskolako txistulariek lagunduta. Ekitaldia Itziar Arkauzek eta Josu Zubiak aurkeztuko dute.
23:00 - Plaza dantzak Erdizka Lauetan taldearekin

No hay comentarios:

Publicar un comentario