viernes, 9 de junio de 2017

Julen Umerez.

OK MAGAZINEA

2017-06-09 10:42:16
BIGARREN EBAKUNTZA GAINDITUTA, ASTEBURUAN ITZULI DA ERREPIDERA
Julen Umerez: «Lesioak ahaztu eta txirrindulari sentitu nahi dut behingoz»
Zortzi hilabete luzez errepidetik aldentuta egon ostean, asteburuan itzuli da lehiaketara Julen Umerez txirrindularia. Tarte honetan, belauneko bi ebaketa gainditu behar izan ditu oñatiarrak eta oraindik, bere sasoi puntu onenetik urruti badago ere, argitasuna ikusten hasi da tunel luze honen amaieran. Orain arte bizi izandakoaren errepaso sakon bat egin zuen asteartean, Oñati Irratian.

Bigarren denboraldia osatzen ari da afizionatu mailan Julen Umerez. Baina momentuz, errepidean baino, ikusle bezala jarraitu behar izan ditu lasterketak. 2015eko neguan hasi zen belauneko minekin eta lehen ebaketak ez zuen emaitza onik eman. Berandu hasi zuen iazko denboraldia eta azken hilabeteetan lehiatzera itzuli bazen ere, minak ez ziren desagertu. Irailean, Zaldibian, lehiatu zen azken aldiz eta otsailaren 8an, pasatu zen berriz ere, kirofanotik.

Meniskoan zituen arazoak behin betikoz desagertuko direlakoan, errekuperazio «luzeagoa» egin duela aitortu zuen. Dortsala jarri zuen azken alditik zortzi hilabete pasa dira. Bidea luzea eta gogorra izan bada ere, zorionez, bueltan da. Pasaden asteburuan Beasain eta Bergarako lasterketak egin ditu Umerezek eta bietan erretiratu egin zen. Hala ere, balorazioa oso positiboa izan da: «Bakarrik entrenatzea baino askoz erosoagoa da lehiatzea. Taldean, tropelean, betiko giroan. Banekien amaitzea zaila izango zela, baina kalitatezko kilometro batzuk pilatu ditut eta hori oso ona da niretzat» zioen.

Taldearen konfidantza

Afizionatuetarako saltoa eman zuenean, bi urtetarako kontratua sinatu zuen Umerezek Amporekin. Honenbesteaz, aurten amaitzen zaio lotura. Baina okerrik ezean, beste urtebetez luzatzeko aukera izango duela jakinarazi zuen astearteko elkarrizketan: «Taldea oso ondo portatu da nirekin. Uneoro gainean egon dira eta bi urte hauetan korritzeko aukera gutxi izanik ere, konfidantza osoa eman didate. Ez dugu oraindik ezer lotu, baina ondo errekuperatzen banaiz, datorren urtean bertan jarraituko dudala uste dut».

Lesioen ondorioz, kirol errendimendua ez da ona izan baina honek, badauka beste irakurketarik. Ikasketak burutzeko denbora gehiago izan baitu Umerezek. Eta hemen ere, ez du erronka makala aukeratu oñatiarrak. Ingenieritzako ikasketak burutzen ari baita. Alde horretatik, orain artekoko bi ikasturteak «oso ondo» daramatzala aitortu zuen. Hori, pelotoi amateurrean ari diren beste bi herrikideen denboraldi txukunaz, etorkizuneko helburuetaz...eta bestelako kontuetaz ere mintzatu zen Ampo taldeko txantxikuarra.

Hemen daukazue elkarrizketa guztia entzungai:




No hay comentarios:

Publicar un comentario