Batzar Nagusietako kideei harrera 1994an |
Santa Isabel eguneko bilkura berezia herriz herri aldatzen da urtero
Horretan datza igandeko bilkuraren berezitasuna, uztailaren 2an, Santa Isabel egunez ospatzen dela beti eta Gipuzkoako herrietan txandakatuz egiten dela. Baina ez herri guztietan baizik eta mendeetako tradizioari jarraituz aurrez izendatutako hainbat herritan. Hala, 1979an, Santa Isabel eguneko bilkura ibiltarien ohiturari berrekin zitzaionean, 23 herri izendatu ziren, tartean Oñati. Azkoitian iaz egin zen batzarrean erabaki zen 2017koa Oñatin egitea.
Gipuzkoako Batzar Nagusietako kideei harrera udaletxe atarian egingo zaie 10:30tan. Ondoren, areto nagusian jada, Mikel Biain alkateak ongi etorria emango die eta eguneko bilkura 11:00tan hasiko da. Bilkura Ibiltari honetarako gai zerrendan bi gai jaso dira, tartean, zamaketa sektorea erreformatzen duen Errege Lege Dekretua arbuiatzeko EH Bilduren proposamena.
Santa Isabel eguneko osoko bilkura eguerdi alderako amaitzea aurre ikusten da.
Santa Isabel eguneko osoko bilkura eguerdi alderako amaitzea aurre ikusten da.
Jende askoren partaidetza izango du domekako bilkura ibiltariak. Batzar Nagusiak osatzen dituzten 60 batzarkideei, udalbatza osatzen duten 17 lagunak eta bestelako gonbidatu batzuk elkartuko baitzaizkie.
Oin hurrengoa, 1994an egin zen Oñatin uztailaren 2ko Batzar Nagusietako pleno ibiltaria. Orduan, Eli Galdos zen Ahaldun Nagusia.
Iturria: Oñati Irratia
No hay comentarios:
Publicar un comentario