martes, 11 de abril de 2017

Ander Blazquez podiumetik podiumera.

OK MAAZINEA

2017-04-11 10:52:43
DENBORALDIKO HIRUGARREN PODIUMA LORTU ZUEN IGANDEAN EIBARREN
Ander Blazquez podiumetik podiumera
Denboraldi hasiera bikaina egiten ari da Ander Blazquez ziklista gaztea. Jokatu diren sei probetatik hirutan, podiumera igo baita Aloña Mendiko ordezkaria. Kadete mailako bigarren urtean, erregulartasun handia erakusten ari da eta igandean esaterako, hirugarren helmugaratu zen Eibarko sari nagusian.

Beste behin, garaipenaren lehian ibili da asteburuan, kadete mailako Ander Blazquez txirrindularia. Eibarko sari nagusian izan ziren igandean oñatiarrak eta lasterketa, beste behin, sprintean erabaki zen. Beste aste batzuetan ez bezala, oraingo honetan, 30 laguneko tropeltxo bat iritsi zen elkarrekin azken kilometrora eta guztietan azkarrena, Goifiber-Godoy taldeko Xabier Isasa izan zen. Isasak 1:36:25 osatu zuen 63 kilometroko ibilbidea eta zentimetro gutxiren aldearekin nagusitu zen Pablo Gitierrez (Club Cliclista Efrain) aurrean.

Hirugarren posturako lehia ere ikusgarria izan zen. Lehen bi sailkatuekiko metro gutxi batzuk galduta, podiumerako azken koxkara igotzeko esprinta ere, ederra izan zen. Kasu honetan Ander Blazquez oñatiarra izan zen indartsuena, sailkapen nagusiko hirugarren postua bereganatuz (1:36:27).

Sei proba eta hiru podium

Kadete mailako ziklistak sei lasterketa egin dituzte denboraldi hasiera honetan eta erdietan, podiumera igota ikusi dugu Ander Blazquez. Martxoaren 19an bigarrena izan zen Azpeitian, pasaden astean ere postu berbera errepikatu zuen Zestoan eta igandean, aipatu bezala, hirugarrena izan zen Eibarren. Aurrez, Donostian 14., Beasainen 12. eta Zarautzen 4. postuak lortu zituen.

Garaipenik lortu gabe, baina kadete mailako ziklista indartsuenetariko bat da uneotan txantxikuarra. Gipuzkoako rankingean esaterako, hirugarren postuan dago Xabier Isasa eta Julen Dorronsororen atzetik.

Taldeka ere onenak

Blazquezek Eibarren lortu zuen hirugarren postuaz gain, taldeka ere, eguneko sari nagusia eraman zuen Ulma-Aloña Mendik. Aritz Torres (15.), Unax Arregi (17.) eta Unai Cuevak (37.) lan  bikaina egin baitzuten. Ondorioz, taldekako sailkapen nagusian, oñatiarrak izan ziren onenak.

Blazquez Eibarreko helmugan. Argazkia: Gtxe

No hay comentarios:

Publicar un comentario