Ulmako instalazioak bisitatu ditu Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak
2017-03-01 13:32 OÑATI
Gipuzkoako diputatu nagusiak, Markel Olanok, eta Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatuak, Ainhoa Aizpuruk, Ulma taldeko arduradun nagusiekin lan-bilera izan dute goizean, eta Oñatiko Ulma enpresako ikerkuntza zentroko instalazioak bertatik bertara ezagutzen izan dira.
Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia eta Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatua, Ainhoa Aizpuru, Ulmak Oñatin duen egoitzan izan dira. Ulma taldeko arduradunekin lan bilera izan ostean, bertako ikerkuntza eta garapen zentroa bisitatu dute, Ulma taldeko lehendakaria eta zuzendaria, Raul Garcia eta Iñaki Gabilondo bidelagun zituztela.
Diputatu nagusiak egindako adierazpenetan, Ulmak eta Mondragon taldeak egiten duten pertsonen aldeko apustua azpimarratu du. "Krisi garai latzenean 600 pertsona berri kontratatzeko aukera izan du Ulmak eta horrelako enpresengatik lortu dugu enplegu-tasa egoki bati eustea, nahiz-eta langabezi-tasa altuegia dugun…".
Ulma "eredugarri"
Bestalde, Olanok azaldu du, enpresa batek aurrera egiteko ezinbestekoa dela lehiakortasuna, eta honekin batera, berrikuntzak duen garrantzia ere azpimarratu du, horretan Ulma eredugarria dela azalduz.
Honen harira, atzo onartu zuen Foru Aldundiak Zientzia eta Teknologia Sarerako 4,3 milioi eurotako diru-laguntza, eta honen harira, Olanok amaitu du esanaz; "berrikuntzak lehiakortasuna ekarriko duela, eta lehiakortasunak, berriz, enplegua ekarriko duela".
No hay comentarios:
Publicar un comentario