domingo, 12 de marzo de 2017

Txaketuako bidegurutzea trafikoarentzat itxita egongo da .....12

Txaketuako bidegurutzea trafikoarentzat itxita egongo da arratsaldeetan eta asteburuetan, martxoaren 15etik aurrera

Erdiguneko kaleetako (Kale Zaharra, Kale Barria eta Atzeko Kale) trafikoa ordenatzeko elkarbizitza arau berriak martxoaren 15ean sartuko dira indarrean. (Ikusi trafiko trafiko arau berriak hemen).Aurrerantzean, baimendutako ibilgailuak (udaletxean txartela eskuratu dutenak) bakarrik sartu ahal izango dira aipatutako kaleetan. Bestalde, Zazpibidietako bidegurutzea (Txaketua) itxita egongo da eguerditik aurrera eta jai egunetan. Garraio publikoa eta bizikletak bakarrik igaro ahal izango dira bertatik. Txaketuako bidegurutzearen mozketarekin hiru hilabeteko froga pilotua egin nahi du udalak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario