Alor sozioekonomikoa indartzearen aldeko apustua berretsi du EAJ-PNVk.
Sozioekonomia garatu eta sustatzea ardatz hartuta, merkatariei, autonomoei, lehen sektoreari eta ETEei (PYME) zuzendutako Laguntza Plana martxan jartzea proposatzen dute EAJ-PNPVren udal taldeak. Horretarako, berrikuntza teknologikoa eta, bereziki, merkataritza elektonikoa proposatzen dituzte merkatari zein enpresen lan eremua zabaldu, lehiakortasuna areagotu eta haien jardunaren eraginkortasuna egungo behar eta eskaera berrietara moldatzeko medio gisa. Proposamen honen inguruan Oñatiko EAJ-PNVk igorri duen prentsa oharra irakur daiteke hemen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario