miércoles, 25 de enero de 2017

Ibarreko 'ukitua' du Euskadi Basque Country Murias taldeak.

GOIENA

   KIROLA  BERGARA  OÑATI
Atzo aurkeztu zuten Bilbon Euskadi Basque Country Murias taldea. Ziklismo taldeak hirugarren urtea egingo du errepidean, hazteko helburu garbiarekin –Continental mailatik Continental Pro mailara pasa gura dute 2018an–. Bada, taldeak ukitu debagoiendarra du, zuzendaritik hasi eta masajistarenganaino.
Ibarreko 'ukitua' du Euskadi Basque Country Murias taldeak
Asteleheneko aurkezpeneko une bat. www.murias-taldea.com |  Ikusi handiago |  Argazki originala
Jakinekoa da Jon Odriozola oñatiarra dela taldeko zuzendaria, hori ez da berria, baina taldean beste lau debagoiendar izango dira, horietako hirurak bergararrak. Izan ere, taldean hasieratik dagoen Eneko Lizarralderekin batera Julen Irizar ere taldera batu da 2017ra begira –Ampotik dator–. Eta eurekin batera, amateur mailan ziklista izatea zer den ondo dakien eta aspaldian bizikleta mendian korrika egiteko zapatilengatik aldatu dituen Jon Rivero izango da taldeko masajistetako bat. Laugarren laguna, berriz, aretxabaletarra, eta aurreko urteotan ere Muriasen izan da. Eneko Garai da, taldeko mekanikoa.
Eneko Lizarralde, Jon Rivero eta Julen Irizar, astelehenean aurkezpenean. Argazkia: Angel Ezkurra

No hay comentarios:

Publicar un comentario