lunes, 31 de agosto de 2020

† Gregorio Urkia...76






 31//08/2020.


GREGORIO URKIA UGARTE.


83 URTE.

† Juanito Irizar...75

Antzuolan  (Eloisa Markuletaren alarguna)




30/08/2020.

JUANITO IRIZAR GUISASOLA

82 URTE

† Margarita Orueta...74

(Fernando Murilloren alarguna)





30/08/2020.

MARGARITA ORUETA BIAIN.

86 URTE.

Arantzazu Santutegia hotelean irail bukaera arte hartuko dituzte gaixo asintomatikoak.

 goiena


Arantzazu Santutegia hotelean irail bukaera arte hartuko dituzte gaixo asintomatikoak
Arantzazu Santutegia hotela, abuztuaren 27an.

Uztailaren 16an hasi ziren  COVID-19arekin kutsatutako gaixo asintomatikoak edo positiboren bat gertu dutelako berrogeialdia pasatu behar duten pertsonak hartzen. Ordutik, eten barik egon dira gaixoak Arantzazun. Bataz beste, egunero, 20-25 pertsona egon dira, egokitutako 45 logelatan banatuta.

Hoteleko egonaldia hasi aurretik PCR proba egiten diete guztiei, anbulatorioan, eta ostean, hamar eguneko konfinamendua egiten dute, logelatik irten barik. Horiek ez dute inolako kontaktutik hoteleko gainerako erabiltzaileekin eta langileekin. "Catering enpresa batek ekartzen ditu janariak eta logelen ateak uzten dituzte. Norbera arduratzen da, pasilloetan dauden mikrouhin labeetan berotzen, beti ere, segurtasun eta garbiketak neurriak beteta", esan dute arduradunek.

Zerbitzua ematen hasi zirenetik, etenik barik, egon dira gaixo asintomatikoak Arantzazun. Orain arteko, egunik jendetsuena, abuztuaren 15a izan zen. Egun horretan, 42 gaixo egon ziren hotelean. Gaixoen profilari dagokionez, %80 etorkinak direla esan dute hoteleko arduradunek.

Jatetxea eta taberna, zabalik

Arantzazu Hotelak jatetxea ere badu. Bada, gaixo asintomatikoen presentzia egonda ere, tabernak eta jatetxeak ohiko funtzionamendua izan dute. Mahaietan segurtasun distantziak mantenduta, zerbitzua ematen jarraitzen dute.

Zinemaz blai zirika zirkus.



Zirika zirkus presenta... Zinemaz blai


30/08/2020 

19:00

Lazarragako lorategia



SARRERAK: Doan. Aforoa mugatua izango denez, aurrez eskuratu behar izango dira www.oñati.eus eta Txokolateixian.
OHARRA: egitarauak aldaketak izan ditzake.
SEGURTASUN-NEURRI OROKORRAK:
  • Aulkietan eseri beharko da, pertsonen arteko distantzia errespetatzeko. Ikuskizun osoan eserita mantendu beharko da.
  • Sarrera eta irteeretan aforoa kontrolatzeko eta pilaketak ekiditeko zaintzaileak egongo dira.
  • Eskuen higienea bermatzeko sarrera guztietan egongo den gel desinfektatzailea erabili beharko da.

UNAI CUEVA eta AIMAR EROSTARBE Euskadiko selekzioakin Gipuzkoako Klasikan izango dira..(2020O

Euskadiko selekzioa XXVI Gipuzkoa Klasikoa Junior jaialdian izango da



Hona hemen abuztuaren 30ean Beasainen jokatuko den UCI Egutegian sartuta dagoen XXVI Gipuzkoa Klasikoan parte hartzeko errepideko Junior mailako Euskadiko Selekzioan parte hartzeko deitu diren txirrindularien zerrenda:

- Enekoitz Azparren
- Beñat CARBAYEDA
- Unai Cueva
- Aimar Erostarbe
- Haimar Etxeberria
- Aitzol Sasieta

Hautatzailea:

- Xabier San Sebastián

viernes, 28 de agosto de 2020

ATXULOKO OBISPUA.

 


Araotzera doan errepidetik begiratu Atxulora eta eguzkiak atzetik jotzen badio, goizeko hamaikak aldera, gotzain baten silueta ikusiko dugu. Garai honetan ikusten da.






ARRIKRUTZ: AZKEN NEURGAILUA KOKATZEN.(2020)



Aloña Mendi Espeleologia Taldea.

 Igande honetan kokatzeke genuen azken sentsorea instalatu dugu Arrikrutz kobako sifoietan, beraz dagoeneko Arantzazuko bailarako proiektua bere osotasunean martxan dago. Orain, pazientzia eta denborari bere lana egiten utzi, hemendik urte batzuetara berriz itzuliko gara neurgailu hauen datuak deskargatu eta emaitzak aztertzeko




Irteera honetara kobazulotan ohikoak ez diren lagunek lagundu gaituzte. Denak ere trebeak direla erakutsiz, paseo polita egin dugu Arrikrutzeko barrunbeetatik. Tartean, Mamut gelako espeleotema formazioa, Aranzadiko gelaren handitasuna, Marravillas galeriako estalaktita eta estalagmiten basoa, eta abar ikusi ahal izan ditugu. Tamalez, historian zehar Arrikrutz kobak gordetzen dituen hartz hezurrek jasandako espolio izugarriaren aztarna nabariak ere bai. Aurrera begira horrelakoak ez gertatzea espero besterik ezin dugu egin. Edonola, irteera interesgarria izan da eta irribarretsu atera dira kobatik, nork daki, agian hauetako baten batek berriz errepikatuko du irteeraren bat gurekin.



jueves, 27 de agosto de 2020

Arantzazuko Amaren eguneko elizkizunerako txartelak banatuko dituzte.....1

 goiena

2019ko Arantzazuko Amaren eguneko meza nagusia.


Arantzazuko dendan eta Oñatiko Txokolateixan jaso ahal izango dira, abuztuaren 30etik aurrera. 500 lagunendako tokia egokituko da irailaren 9ko meza nagusirako.

Izan ere, elizkizun nagusia izango da Arantzazuko Ama Birjinaren egunean egingo den ekitaldi bakarra, 12:00etan hasiko dena. Mezaren aurretik agintariei egiten zaien harrera, eta ostean, Oñatiko Udal Musika Bandak egiten duen kontzertua, bertan behera geratu dira.

† Lurdes Hidalgo...73


26/08/2020.


LURDES HIDALGO MACHIO.


42 URTE.

miércoles, 26 de agosto de 2020

Cueva de Arrikrutz-Oñatiko Kobak..(2020)

 


[EUS] Egun bero hauentzat badugu erremedioa, bisita ezazu #Arrikrutz-Oñatiko koba! Frexko-frexko egongo zara bertan! Ez ahaztu erreserba egitea!
[CAS] En #Oñati tenemos el remedio para estos días tan calurosos, ¡visita la 

Cueva de Arrikrutz-Oñatiko Kobak

! ¡No olvides reservar!
☎️ 943082000




lunes, 24 de agosto de 2020

AIMAR EROSTARBE EUROPAKO TXAPELKETARA ESPAINIAKO SELEKZIOAREKIN..(2020)

FEDERACIÓN ESPAÑOLA DE CICLISMO

La Selección Española junior y sub23, con ambición al Europeo de Plouay

20 DE AGOSTO DE 2020

Los combinados nacionales junior y sub23 tanto masculinos como femeninos acuden a la cita continental (del 24 al 28 de agosto) con la ilusión de realizar un gran papel.

La Selección Española junior y sub23 masculina y femenina competirá la próxima semana (del 24 al 28 de agosto) en el Campeonato de Europa de Plouay, Francia.

El Europeo, que arranca el lunes con las contrarrelojs (25,6 km.) en las que participarán cuatro juniors nacionales, se extenderá hasta el próximo viernes y contará con la presencia total de 22 ciclistas de las categorías junior y sub23.

Todas las pruebas se desarrollarán sobre el ‘clásico’ y sinuoso circuito de Plouay (13,65 kilómetros) que contará con varias cotas que pueden romper la carrera.

El combinado junior masculino dirigido por Francisco Cerezo competirá con 6 ciclistas: Juan Ayuso e Igor Arrieta, que compaginarán la crono con la prueba en línea, además de Jorge Gutiérrez, Antonio Nieto, Juan Marín y Aimar Erostarbe


AUZOLANA.....1

 Kaixo gaztiak!

🙋🏻‍♀️
🙋🏻‍♂️
Udako oporran ondoren bueltan gara!
💃🏾
💃🏾
Kursua ondo hasteko gure etxia txukun jarriku, auzolanian eta danon ahalegiñaz.
Apretón de manos
🏼
💪🏻
Animau asteazken, ostegun ta ostiralian gaztetxeko auzolanera!


domingo, 23 de agosto de 2020

Zinema Euskaraz urrian itzuliko da Oñatira, 'Bihurri' pelikularekin.

 goiena


Zinema Euskaraz urrian itzuliko da Oñatira, 'Bihurri' pelikularekin
'Bihurri' pelikularen fotograma.

Haurrendako pelikula Kanadaren eta AEB-en arteko koprodukzioa da, eta bakarrik utzitako txakur aristokratiko bati abestiak konposatuz, aurrera egiten saiatzen den neskatila baten bizipenak kontatzen ditu. Asteburuan estreinatu da areto handietan, eta urrian helduko da Oñatira.

Bilboko eta Iruñako Golem aretoetan, Bilboko Multicines 7 aretoetan, Gasteizeko Gorbeian eta Donostiako Principen ikus daiteke pelikula, gaurtik, abuztuak 22. Durangon, Errenterian, Zumarragan, Lazkaon, Billabonan, Andoainen eta Oñatin aurrerago estreinatuko dute. 

Ekimen honen bitartez, Zineuskadik euskal ikus-entzunezkoen sektorea suspertzeko konpromisoarekin jarraitzen du.  Hori horrela, Bihurri estreinatu ostean, iraileko beste pelikula bat esperto dute: Koko dragoi txikia oihanean. Adiskidetasunaren garrantzia azpimarratzen duen pelikulan Koko, suzko herensugea; Oskar, gourmet herensugea; eta Matilde, arantzurdea dira protagonistak.