sábado, 30 de junio de 2018

Torreauzoko XXI. Herri Krosa..(2017)

Torreauzoko XXI. Herri Krosa.....11Reglamento´



En Montes Solidarios queremos potenciar la inclusión y la igualdad.
Este será el equipo que mañana domingo día 1 de julio participará en la Torreauzo Abixaran de Oñati con unas personas muy especiales. Urdin y familia participarán por primera vez juntos en esta prueba popular. Nosotros acompañaremos.
Es la primera vez que un equipo de guías integrado sólo por mujeres de Montes Solidarios participan en una prueba popular. Y creemos que no será la última.
Animo chicas.
#UnicoObjetivoCumplirSueños
#GenerandoIlusiones
KIROLAK : Vitoria-Gasteiz
Fundacion Vital Kutxa


La imagen puede contener: 4 personas, personas sonriendo, exterior y naturaleza

Hiru eskaintza jaso dira Eltziako taberna-kafetegia ustiatzeko.

2018/06/29.


Kontratazio mahaia gaur bildu da proposamenak aztertzen hasteko
  Bigarren aldiz zabaldu du udalak Eltziako taberna-kafetegia ustiatzeko lizitazio prozesua. Aurrekora eskaintza bakarra aurkeztu zen eta ez zituen hizkuntza baldintzak bete. Deialdi berrian hiru eskaintza jaso dira eta lizitazioa osatzea espero du Kontratazio mahaiak. Baina horretarako, lizitaziorako zehaztu ziren baldintza tekniko-administratiboak betetzen dituztela ikusi behar da eta horixe egin da gaur, Kontratazio Mahaiaren lehenengo bileran.
  Eltziako taberna-kafetegiko zerbitzuaren ustiaketa bi urterako kontratatu nahi du udalak, beste bi urtez luzatu daitekeelarik. Zerbitzua, astelehenetik ostiralera, arratsaldez eta larunbatetan goiz eta arratsaldez irekitzen dela ziurtatu nahi du udalak eta horregatik, gutxienez bete beharreko ordutegia finkatu zuen lizitazio baldintzetan. Izan ere, Eltziak herriko elkarte eta talde asko hartzen ditu bere baitan eta erabiltzaileei ez ezik, bertara bisitan hurbiltzen diren herritarrei ere, taberna-kafetegi zerbitzua eskaini nahi zaie, azken lanak egin aurretik, eskaintzen zenaren antzera. ETEO eraikin zaharrean zegoen tabernaren ardura Lagun lekuko bazkideek hartu zuten hasieran, baina egokitze lanak eginda, espazio berri bat prestatu eta udalak esleitutako ustiatze kontratu bidez emango zela erabaki zen.
Iturria: Oñati Irratia

viernes, 29 de junio de 2018

Zubillagako jaixak 2018.

Zubillagako jaixak
  • Ekainak 29, ostirala, San Pedro Eguna
19:00etan Txupinazoa eta Peio Basurdearen jeitsiera
19:00etan Meza
19:30ean Auzo Barbakoa frontoian
20:30ean Zubillagako 2018 Toka Txapelketa (+16 urte)
22:00etan Umore gaua
  • Ekainak 30, larunbata
11:00etan Haur parkea frontoian: puzgarriak, kart-ak, ponpak, zezen mekanikoa...
13:00etan IV. Haur Toka Txapelketa
16:30etatik Haur parkea frontoian (jarraipena): ur puzgarria, apar festa
(*Eguraldi txarrarekin aldaketak egongo lirateke)
17:00etan Sega eta Aizkora apustua: Arkaitz Lizarralde eta Alex Azkargorta Daniel España eta Jose Benito Segobiarren aurka
19:00etan Txorimaloak
19:30ean Diskofesta Gauargi taldearekin, ·Mozorro lehiaketaren hasiera
19:30ean Txahal errea burduntzian
22:00etan Diskofestaren jarraipena
23:00etanMozorro lehiaketaren sarien banaketa
23:30eanSuzko erruberak
  • Uztailak 1, Igandea
11:00etan Meza
11:45ean Auzoko jubilatuentzat Luntxa
12:45ean Omenaldia, Dantzariak eta zozketak
13:30ean Aloña Mendiko Gazteen pilota partiduak-Finalak
16:30ean Txorimaloak
17:00etan Zinta lasterketa
17:00etan San Pedroko Mus Txapelketa 2018
19:00etan Kontzertua ermitan, Olatz Salbadorrek azken diska aurkeztuko du.
21:00etan Jaien amaiera - Peio basurdeari agurra

Torreauzoko jaixak 2018.

Ekainaren 29an
20:00etan: Meza, Torreauzoko ermitan

Ekainaren 30a, Larunbata
12:00etan: itxaflero jaurtiketa.
13:00etan: auzoko txikiteoa.
16:00etan: Torreauzoko XXXIII. mus txapelketa (izen ematea 16:00ak baino lehenago).
17:30ean: TXAN MAGOA publiko guztiarentzat.
Ondoren: txokolatea eta gozokiak bertaratutako guztientzat.
19:00etan: DJ JABI SOUNDekin erromeria.

Uztailaren 1a, Igandea
9:00etan: itxaflero jaurtiketa.
10:30ean Torreauzoko XXI. Herri Krosa.
Ondoren: sari banaketa.
12:30ean: auzoko elizan, Meza Nagusia.
13:00etan: luntxa herriko dantzari, bertsolari eta trikitilariekin.
14:30ean: auzoko bazkaria ETXE AUNDI jatetxean, DJ JABI SOUNDek alaiturik.
Gauean, jaiei amaiera emateko itxaflero jaurtiketa.


Txaketuaneko bidegurutzea hesiz itxiko da berriro.


Txaketuaneko bidegurutzea hesiz itxiko da berriro asteburutan, inguruko seinaleztatzea osatu arte

2018/06/29.
Pasabidea kameraz soilik kontrolatzeko neurriak porrot egin zuen pasa den ostiralean
  Txaketuaneko bidegurutzea trafikorako itxita dagoenean baimendutako ibilgailuak soilik pasatzea lortu nahi da. Ibilgailuen matrikulak irakurtzeko gai den kamera jarri zen parrokia parean eta ingurua kontrolatzen zenaren seinaleak ere bai, baina bidea mozten hilabeteetan jarri ohi zen hesirik ez zen ipini pasa den ostiral arratsaldean. Gidariek ez zieten seinaleei kasurik egin eta bidegurutzean aurrera egin zuten; ez batek, ez bik, ordubetean 60 gidarik baino gehiagok aurrera nola egiten zuten ikusten da kamerak grabatutako irudietan. Horrek oinezkoentzat zuen arriskua ikusita pasabidea ixteko hesiak jartzea agindu zuen alkateak. Eta hala egin zen ostiral iluntzean eta zapatu eta domekan.
  Gaur ere, 16:00tan hesiak jarri dira berriro Unibertsitate etorbidean eta Bakardadeko ama kalearen barrenean. Bitartean inguruko seinaleztatzea hobetzeko ikur berriak eskatu dira.
  Txaketuaneko bidegurutzea trafikorako itxi egiten da ostiral arratsaldetan, larunbat eguerditik igande gauerdira eta jaiegunetan. Neurria ez da berria, urtebete baino gehiago da indarrean jarri zela, baina pasa den ostiralean ikusi zenez, hesiak topatu ezean, gidariek aurrera egiten dute inguruan dauden seinaleei kasurik egin gabe. Gaur arratsaldean hesiak jarri dira berriro eta pasa den astean martxan jarri zen kamerak irudiak grabatuko ditu.
  Trafikora itxitako gunetik baimenik gabe pasatzen den ibilgailuaren jabeari 200 euroko isuna jarri dakioke. Pasa den astean araua bete ez zutenak ez dira zigortu baina aurrerantzean, bereziki zainduko dira debekua urratzen dutenen jokaera.
Iturria: Oñati Irratia

234 herritarrek erantzun dute.

234 herritarrek erantzun dute Euskararen Planaren diagnosia egiteko inkesta

2018/06/29.
Asteartean diagnostikoa aurkeztu eta herritarrekin kontrastatzeko bilera irekia egingo da Euskaltegian
  Datozen bost urteetarako Euskararen Plan Estrategikoa lantzeko asmoz, galdetegia zabaldu zuen udalak internet bidez, herritarren iritzia jasotzeko. Galdetegia maiatzaren 10etik 24ra bitartean egon zen zabalik eta 234 lagunek hartu zuten parte. Galdetegia erantzun dutenen profilari dagokionez,  gehienak 35 urtetik beherakoak izan dira (% 52,5,) eta %64 emakumeak. 
Internet bidez jasotako erantzun guzti horiez gain, 9 herritarrengana jo zen elkarrizketa luzeak egiteko. Beste iturrietatik jasotako datu soziolinguistikoak ere erabili dira diagnostikoaren lehen zirriborroa osatzeko.
  Diagnostikoaren aurkezpena egiteko eta herritarrekin kontrastatzeko saio irekia egingo da datorren asteartean, uztailak 3, 18:00etan, udal euskaltegian. Udaleko Euskara departamentuak  herritar guztiei, eta bereziki diagnosia osatzeko galdeketan parte hartu dutenei, dei egin die euskararen erabilera areagotzeko hurrengo urteetako lan-ildoak zehazteko egingo den saioan parte hartzera.
Iturria: Oñati Irratia

martes, 26 de junio de 2018

ANDONI UGARTE Real Oviedoko jokalarixa izango da .





Ugarte primera incorporación del Real Oviedo Vetusta


El central, con amplia experiencia en Segunda B, se pondrá a las órdenes de Javi Rozada el próximo 10 de julio en El Requexón

26/06/2018 11:36



Andoni Ugarte se ha convertido esta mañana en nuevo futbolista del Real Oviedo Vetusta para la temporada 2018/19.
El guipuzcoano, de 23 años de edad, actúa como central y procede de la Real Sociedad B, conjunto con el que militó esta campaña en Segunda B. El ya nuevo integrante del filial carbayón, que jugó en la campaña 13/14 la UEFA Youth League, se formó en las categorías inferiores del conjunto donostiarra, con el que disputó cinco temporadas en la categoría de bronce del fútbol español.
De esta manera, Ugarte se convierte en la primera incorporación para el filial oviedista y se pondrá a las órdenes de Javi Rozada el próximo día 10 de julio, tras pasar superar el reconocimiento médico esta mañana en Clínica Asturias.
DATOS PERSONALES:
Nombre y apellidos: Andoni Ugarte
Lugar y fecha de nacimiento: Oñate, Guipuzcoa
Demarcación: Central
Procedencia: Real Sociedad B
Trayectoria:
  • Inf Real Sociedad
  • Real Sociedad B

lunes, 25 de junio de 2018

Torreauzoko XXI. Herri Krosa..(2018)


TORREAUZO Herri lasterketa
ERAUN TORREAUZO AUZO ELKARTEA
1 de Julio de 2018
10:30 Horas
Reglamento
1. ERAUN TORREAUZO AUZO ELKARTEA organiza la herri lasterketa de TORREAUZO.
2. La prueba se realizará en Oñati ( Gipuzkoa ) en el circuito San Pedro- Olate- San Pedro, con salida y meta en el barrio de TORREAUZO.
Distancia: 7.5km.
3. Podrán participar todos los atletas que lo deseen, sin ningún tipo de distinción, bien sean atletas federados o no.
4. Se establece una única categoría; edad mínima para participar 14 años cumplidos.
5. La carrera se celebrará el día 1 de Julio a las 10:30 de la mañana.
6. Inscripciones:- Por internet en la página www.herrikrosa.eus, y Aloña Mendi Taberna (Oñati) hasta el 29 de Junio8 euros

El atleta deberá de comprobar que su nombre figura en la lista de inscritos antes del día de la prueba.
El pago deberá de realizarse antes del día de la prueba.
El atleta deberá comprobar que su nombre figura como “pagado” en el listado. De no ser así, el día de la carrera, deberá de presentar el justificante del pago o deberá de pagar el precio de inscripción del día de la prueba.

-  Hasta el 30 de Junio en la tienda deportiva Mendizabal kirolak (Oñati): 8 euros
-  El mismo día de la prueba hasta media hora antes del comienzo de la misma, junto a la salida: 12 euros
7. Los participantes de la carrera  recibirán obsequios en meta.
8. Habrá premios en regalos para los tres primeros/as;
El/ la primera oñatiarra obtendrá un obsequio así como también habrá un premio para un grupo o cuadrilla. Se requiere un mínimo de 3 participantes para formar parte del mismo grupo. También,  se premiará la participación de la mujer.
 Después del reparto de premios se celebrará un sorteo con productos típicos.
9. Los únicos vehículos que podrán seguir la prueba serán señalados por la organización.
10. La organización cubre el seguro de responsabilidad civil según normas de la Federación Atlética Guipuzcoana.
11. La organización no se hace responsable de los daños que pudieran ocasionarse por su participación, ni de los daños causados a participantes o espectadores por causas ajenas a la carrera.
12. Vestuarios y duchas en el polideportivo ZUBIKOA de Oñati.
13. El control de meta se cerrará 1 hora después de la salida.
14. Todo atleta por el mero hecho de su inscripción, conoce y acepta todas las normas del reglamento de esta competición y reconoce que se encuentra en perfectas condiciones físicas , no padeciendo ninguna enfermedad que suponga riesgo para su persona o le incapacite para su participación y se hace responsable de los daños que pudiera ocasionarse por su participación.

Aloña Mendiko armarria eta futbolari eta katagorri baten irudiak egin dira Azkoagaingo 3 pinu enborretan.

2018/06/25.
Motozerraz egindako irudiak dira
  Azkoagaingo bidean zeuden lauzpabost pinu moztu ziren martxo erdialdean. Pozesionariak guztiz jota zeuden pinuak eta arriskutsu, harrak, futbol zelairako bidean zebiltzan futbolari eta zaleen gainera jausteko arriskua zegoelako. Pinuak botatzea erabaki zuen udalak. Baina ipurditik bota gabe, enbor zati bat uztea erabaki zen, bertan, motozerraz, irudiak sortu ahal izateko.
  Herritar batek proposatuta, udalak bi artista gonbidatu ditu asteburuan aipatu irudiak egitera. Cisco Mosague katalana, Aitor Lazkano zarauztarra eta Tomas Sagasti oñatiarra aritu ziren larunbat goizean irudiak motozerraz egiten. Handienak baloia ostikoz jo behar duen futbolaria irudikatzen du, bigarrenak Aloña Mendi elkarteko armarria eta txikienak, katagorri bat.
Iturria: Oñati Irratia

domingo, 24 de junio de 2018

INGURUMEN IRTEERAK 2018.

GAZTEEK NATURAZ GOZATZEKO ETA IKASTEKO IBILALDIAK EGINGO DIRA UZTAILEAN ZEHAR.
EKAINAREN 25a BAINO LEHEN EMAN BEHAR DA IZENA.
'Oñati eta bere altxorrak ezagutuz' izenburupean, gazteei zuzendutako hainbat ibilaldi egingo dira uztailean zehar Oñatiko inguruetan, naturaz gozatu eta bertako flora, fauna eta geologia ezagutzeko.
Hiru adin tarte bereiztuko dira ( 11-12 urte, 13-15 eta 16tik gorakoak) eta talde bakoitzarentzat bost irteera antolatu dira. Denak goizez izango dira, 9:00etatik 13:00etara.
Ibilaldi hauetan parte hartzeko izena eman behar da ekainaren 25a baino lehen ingurumenirteerak@gmail.com helbidean.

La imagen puede contener: texto

Aitor Zabaleta nagusitu da Udanan.

GOIENA

Aitor Zabaleta nagusitu da Udanan, lehendik zeukan errekorra birrinduta

   KIROLA  OÑATI
2:13.800 zen orain arteko errekorra Udanako igoeran, Aitor Zabaleta berarena, eta marka hori ezerezean utzi du bergararrak gaurkoan, 2:11:667 eginda. Hori dela eta, "pozik eta gustura" azaldu da. Arratsaldeko sustoa Igor Urien bizkaitarrak eman du, azken igoeran izan duen istripuarekin. Zorionez, baina, arriskutik kanpo dago.
Aitor Zabaleta nagusitu da Udanan, lehendik zeukan errekorra birrinduta
Zabaleta, jaitsieran, publikoa agurtzen. 
Bigarren Joseba Iraola sailkatu da, 02:12.266 denbora eginda, eta podiuma Asier Bidaburuk osatu du, 02:18.805 denborarekin. Laugarren sailkatua, eta era berean, oñatiar onena, Ruben Nogueiras izan da, 02:23.921 denborarekin. Sailkapen osoa hemen ikusgai.

Istripua

Esan moduan, Igor Urienek istripua izan du azken igoeran, baina ondo dago. "Anbulantzian eraman behar izan dute, baina ondo dago, ez da ezer larririk gertatu", adierazi du antolakuntzako kide Koldo Txintxurretak. Urienek, kontrola galdu eta errepidetik irten da; beheko baratze bateraino joan da, igoera hasi eta 300-400 metro ingurura.
Hori hala, Udanako hamahirugarren igoera honen balorazio positiboa egin du. "Eguraldi bikaina egin digu eta azken istriputxo hori kenduta, beste guztia primeran joan da".

'La Dolorosa' lasterketa irabazi du Argider Isasti .

GOIENA

'La Dolorosa' lasterketa irabazi du Argider Isasti oñatiarrak

   KIROLA  OÑATI
Ultramaratoi kategorian nabarmendu zen Oñatikoa, 205 kilometro 10 ordu eta 40 minututan egin ostean.
'La Dolorosa' lasterketa irabazi du Argider Isasti oñatiarrak
Isasti bizikleta gainean. Argazkia: 'La Dolorosa'. | 
Argider Isasti oñatiarra bizikleta gainean ondo moldatzen dela jakinekoa da, eta baita distantzia luzeetara ondo egokitzen dela ere. Orain arte egindako ironman probetan zaildua –hamarretik gora egin ditu–, 2015ean Kantabrian lortu zuen lorpen handiena, Soplaoman lasterketa entzutetsua irabazita. 
Kirolariek horrenbeste gorrotatzen dituzten lesioak etorri ziren gero, eta baita operazio-gelatik pasa behar izatea ere. Bada, korrika egiten hasteko presarik ez badu ere, bizikleta gainean lehengo mailara bueltatzen dabil, eta asteburuan erakutsi du hori, Isuerren (Zaragoza) egiten duten Espainiako mendiko bizikleta proba gogorrenetakoa irabazita.
Oñatiarrak 10 ordu eta 40 minutu erabili zituen 205 kilometroko ibilbidea egiteko –5.000 metroko desnibelarekin: "Arantza ondo kendu dut! Egutegian gorriz markatutako eguna zen, eta barruan neukan guztia aterata lortu dut bila nenbilena!", adierazi du Isastik sare sozialetan.

† Joaquín Suárez.....64

(Vdo. de Celia González)




22/06/2018.

JOAQUIN SUÁREZ RODRIGUEZ.

89 URTE

XIII Subida a Udana.

23/06/2018.

La carretera se cerrará a las 12:45


  • 10:30 a 12:30 Verificaciones administrativas y técnicas. Foruen Enparantza
  • 13:00, Publicación autorizados a tomar la salida
  • 13:15, Presentación participantes pre-salida
  • 15:00, 1ª Manga Entrenamientos
  • A cont. 1ª Manga oficial
  • A cont. 2ª Manga oficial
  • A cont. Publicación de resultados
  • 20:00, Entrega de Premios y Trofeos
Udana Igoera

viernes, 22 de junio de 2018

Oñatiko Euskaraldiko Hamaikakoaren aurkezpena.



Oñatiko Euskaraldiko Hamaikakoaren aurkezpena egingo da gaur arratsaldean



20106/22.
Euskaraldian parte hartuko duten hamaika Ahobizi eta Belarriprest aurkeztuko dira Foruen enparantzan
  2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean Euskal Herri mailan egingo den ekimena da Euskaraldia. Hamaika egunez hiztunak aktibatzea, ohituretan eragitea eta, azken batean, euskararen erabilera sustatzea helburu du Euskaraldiak. Bi rol nagusi proposatu dira hamaika egun horietarako: Ahobizi eta Belarriprest. Ahobizi, ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo die eta ulertzen duenarekin euskaraz jarraituko du nahiz eta haiek erdaraz erantzun.Belarriprest direnek berriz, euskaraz ulertzen dute eta hala egitea nahi dute, nahiz eta agian erdaraz erantzungo duten.
  Bi rol horiek beteko dituzten hamaika lagun aurkeztuko ditu arratsaldean Oñatiko Euskaraldia Batzordeak, hamaika egunetan Ahobizi eta Belarriprest izango diren hamaika lagun. Oñatiko Euskaraldiaren enbaxadore izango direnak. Beren konpromisoa publiko eginez, Oñatin ekimena zabaltzen lagunduko dute. Izan ere, hamaikako horretako kide bakoitzak beste hamaika laguni Euskaraldian parte hartzeko gonbita egingo die. Eta orduan 121 Ahobizi eta Belarriprest izango ditugu herrian. Eta 121 lagun horiek beste hamaika lagunekin euskaraz egiteko hautua egingo dute, eta orduan hala euskaraz berba eta entzuteko jarrera aktibo hori zabalduaz joango da.
  Euskaraldiko Batzordeak herritar guztiak gonbidatzen ditu ekimenarekin bat egitera. Eta bide batez, gaur 19:30etan egingo den ekitaldira hurbiltzera, hamaika laguneko taldearekin batera argazki jendetsu bat egin eta Euskaraldiari lehen bultzada emateko.
Iturria: Oñati Irratia

Hor Konpon musika taldeak agur esango die bihar.

GOIENA

Hor Konpon musika taldeak agur esango die bihar agertokiei

   KULTURA  OÑATI
Bihar, zapatua, Donostiako Doka Kafe Antzokian egingo dute azken kontzertua, Lenao eta Jabi Zolarekin batera.
Hor Konpon musika taldeak agur esango die bihar agertokiei
Oñatiko Kilometroak 2017ko bideokliparen aurkezpen ekitaldiaren aitzakian, taula gainera bueltatu ziren Hor Konpon taldeko kideak –Xabier Yaniz, Andoni Kanpos, Oskar Arlanzon eta Koldo Lizarralde–, 21 urtez agertokirik zapaldu barik egon ostean. Abesti bat jo zuten ekitaldi hartan, eta gehiagoren gogoz gelditu ziren. Orduan, lau kontzertuz osatu den bira bat hasteko konpromisoa hartu zuten. Bihar Donostiako Doka Kafe Antzokian 20:00etan hasiko duten kontzertuarekin agur esango diete agertokiei, betiko. Urte honetan bizi izandakoaren zapore gozoa gelditu zaie, eta nostalgia barik doaz, "uzteko momentua" dela iritzita. "Oso polita izan da, asko disfrutatu dugu, eta, nolabait, lehengo garaiak berriz bizi ahal izan ditugu. Gugatik itzuli ginen kontzertu hauek egitera, gugatik eta maite gaituztenengatik. Seme-alabak aurrean ikustea oso berezia izan da", dio taldeko abeslari Xabier Yanizek, urte honetako esperientziaz galdetuta. 
Urte honetan zehar, gauzak nola aldatu diren ikusteko aukera izan dutela nabarmendu dute taldekideek. "Alde batetik, onerako, gaur egun dagoen aniztasuna gure garaikoa baino askoz handiagoa baita". Baina horrek badu bere alde txarra, Yanizen esanetan: "Eskaintza oso zabala da, eta jotzeko aukerak asko zaildu dira".

Agur kontzertua, bihar

Hor Konponeko taldekideek Dokako agertokia elkarbanatuko dute bihar Lenao talde oñatiarrarekin eta Jabi Zola bakarlari donostiarrarekin batera. Jabi Zolak, bidea hasten ari den musikariak, emango dio hasiera kontzertuari. Bukatu, Hor Konponen emanaldiarekin bukatuko da. Oñatiko Lenao taldeak osatuko du egitaraua.

Entra en servicio el lector de matrículas del cruce de Txaketua.....44

D.V.


Entra en servicio el lector de matrículas del cruce de Txaketua en horario peatonal

El sistema permitirá reconocer los vehículos autorizados. /  MARIAN
El sistema permitirá reconocer los vehículos autorizados. / MARIAN

M.G. OÑATI.
El casco histórico, y más concretamente los accesos al cruce del Txaketua estrenan este fin desemana el sistema de control telemático de vehículos. La aplicación de nuevas tecnologías para la identificación de las matrículas de los vehículos autorizados, entra en vigor tras unas semanas de chequeos, y una vez instalada la señalética que advierte de la prohibición de circular en horario peatonal e informa de la existencia de un dispositivo de control por grabación.
El nuevo sistema permitirá reconocer de forma automática los vehículos autorizados (Herribusa, proveedores o vecinos con garaje o algún permiso especial), a la vez que sancionará a aquellos que no respetan el horario peatonal de este céntrico enlace en los días y horas que permanece cerrado a la circulación rodada: de viernes a las 16.00 a sábado a las 7.45 horas y del mediodíaa del sábado a la medianoche del domingo, además de los festivos.
Los conductores que, en horario peatonal, circulen por la zona prohibida (la Avenida de la Universidad, desde la confluencia con Aita Madina hasta la plaza Primero de Mayo) serán reconocidos por las matrículas de sus coches y multados con una sanción de 200 euros, gracias a que la cámara estará conectada con la Policía Municipal y cursará una denuncia con la correspondiente sanción económica.

Cine: del 22 al 25 de junio.....97

Últimas sesiones de la temporada 2017/2018


Cine comercial: JURASSIC WORLD: EL REINO CAÍDO
  • Ekainak 22 de junio: 22.30
    Ekainak 23 de junio: 17.00
    Ekainak 24 de junio: 17.00, 19.30, 22.30
    Ekainak 25 de junio: 19.30 (día del espectador, entrada 4€)
Entradas de las sesiones de las 17:00 constarán 4 euros


Jurassic-Word.jpgJURASSIC WORLD: EL REINO CAÍDO


SINOPSIS
Una erupción volcánica amenaza a los dinosaurios restantes en la Isla Nublar, donde las criaturas han vagado libremente durante años tras de la desaparición del parque temático "Jurassic World". Claire Dearing, ex gerente del parque, ahora fundó el Grupo de Protección de Dinosaurios, una organización dedicada a proteger a los dinosaurios. Para ayudar con su causa, Claire ha reclutado a Owen Grady, el ex entrenador de dinosaurios que trabajó en el parque, para evitar la extinción de los dinosaurios... Secuela de "Jurassic World" (2015), la cuarta película más taquillera de la historia del cine, y reinicio de Parque Jurásico....

ESKULAN ERAKUSKETA.

ESKULAN ERAKUSKETA IKUSGAI PAKE LEKUN 
Jubilatuek ikasturtean zehar egindako artelanak (orratz eta hari lanak, margo lanak, bitxiak...) daude ikusgai Pake Leku elkartean. Gaur azkenengo aukera: 18:00-20:00.
Merezi du. Benetako artistak dira.

No hay texto alternativo automático disponible.No hay texto alternativo automático disponible.

† Mikel Biain .....63



(Zumaiako Parrokoa)



21/06/2018.

MIKEL BIAIN ZANGUITU.

43 URTE.

HERRI BUSA USAKORAINO.....43

2018/06/19.

Bixar hasiko da Herribusa Usakorako zerbitzua ematen

Bixartik aurrera, Herribusak bi buelta egingo ditu Usakora, beti ere, astelehenetik ostiralera. Ugarkaldetik 16:00tan eta 19:30tan abiatzen diren zerbitzuak Usakoraino joango dira. Ordu erdi beharko da bertara iristeko eta Ugarkalderainoko itzuli osoa egiten ordubete. Usakorainoko zerbitzua etzi asteazkenean hasiko da eta abuztuan etengo da, oraindik zehaztu ez den egunean. Izan ere, Herribusak ordutegia pitin bat moldatzen baitu abuztuko tarteko asteetan eta goizez bakarrik ibili ohi da. Baina ordutegi aldaketa hori noiz egingo den zehazteke dago, esan bezala.


Garagaltzako San Juan jaiak 2017.

Egitaraua:
EKAINAK 23
  • 13:30 Etxaflero jaurtiketarekin  festari hasiera ematea.
  • 14:00 Auzotarrentzat bazkaria San Joan ermita inguruan
-Soinujoleekin dantzaldia
-Haurrentzat jolasak
EKAINAK 24
  • Etxaflero jauttiketa.
  • 12:00 Meza San Joan ermitan
  • Ondoren lunch-a inguratzen diren guztientzat

† Conchita Zabaleta .....62

(Juan Urrutia-ren alarguna)
foto






18/06/2018.

CONCHITA ZABALETA GANCHEGUI.

88 URTE.

lunes, 18 de junio de 2018

Exposición fotográfica sobre Corpus Christi.


Organizada por Gipuzkoako Argazkilari Elkartea
Fotografos/as: Alicia Tebar, Arantxa Arranz, Jose Mari Arrigain, Josu Fernandez Varona, Juan Antonio Unzurrunzaga, Manuel Martinez, Maribel Garcia, Marilo Zubizarreta eta Natxo Castellanos
19/06/2018 

de 18:00 20:00

Kultur etxeko erakusketa-gelan

Hasta el 1 de julio

CorpusChristi-Unzurrunzaga
Argz. Juan Antonio Unzurrunzaga

Jai batzorde irekia.


San Migel eta Errosarixo jaiak antolatzeko jai batzordea osatzeko bilera irekia


Udaleko Kultura Departamentua hasi da iraila-urrian ospatuko diren San Migel eta Errosarixo Jaixak antolatzen.
Interesa duten herritar guztiei zuzenduta, bilera irekia egingo da.

Jai-batzorde irekia.jpg

Jose Mari Jauregialtzo eta Euxebi Errasti.

goiena

Omenaldi beroa jaso dute Jose Mari Jauregialtzok eta Euxebi Errastik

   GIZARTEA  OÑATI
Erretiratuen Eguna ospatu dute gaur Oñatin, eta 90 urte bete dituzten Jose Mari Jauregialtzo Paikok eta Euxebi Errastik omenaldia jaso dute Zubikoan.
Eguna elkarrekin igarotzeko batu dira Oñatiko ehun erretiratu baino gehiago Zubikoan, bazkari eder batean. Goizean meza izan dute parrokian, eta ondoren, eguneko unerik hunkigarri eta politena etorri da. Izan ere, aurten 90 urte bete dituzten Euxebi Errasti eta Jose Mari Jauregialtzo Paikok merezitako omenaldia jaso dute lagunen eta senideen aurrean. Oñatz dantza taldeko dantzari gazteek hainbat dantza eskaini dizkiete omenduei, eta Txinparta bertso eskolako kideek ere lau bertso abestu dituzte Zubikoan. Mikel Biain Oñatiko alkatea ere izan da omenaldian.
Ostean, bazkaria izan dute erretiratuek, eta ondo bazkaldu eta gero, dantzarako tartea ere izan dute.