Buscar este blog

lunes, 21 de enero de 2019

Euskadiko Zirkuituko gala datorren urtarrilaren 27an ospatuko da.

goiena


Hainbat debagoiendar sarituko dituzte Euskadiko Zirkuituko galan

Ainhize Barrainkua korrika (Irudia: Lartaun Iturbe)



Euskadiko Zirkuituko gala datorren urtarrilaren 27an ospatuko da, Eibarren eta bertan, duatloi zein triatloiko sariak banatuko dituzte, sarituen artean hainbat debagoiendar daudelarik. 
Duatloian, 23 urtez azpiko mailan, Ainhize Barrainkuak (Aloña Mendi) jasoko du saria, beteranoen 2.mailan, Miren Josune Bikuñak (Antxintxika) eta beteranoen 3.mailan, Juan Martin Elexpuruk (Antxintxika). Triatloian berriz, absoluto zein 23 urtez azpiko mailan, Ainhize Barrainkuak (Aloña Mendi) jasoko du saria eta Xabier Jauregik (Antxintxika) maila bereko beste sari bat jasoko du. 

2019ko egutegia

2019ko egutegia urtarrilaren 31ean, Eibarren onartuko da, Euskadiko Triatloi Federazioak egingo duen ohiko bileran. Oñatiko XXVII.duatloia martxoaren 23an da ospatzekoa. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario