Buscar este blog

viernes, 11 de mayo de 2018

San Martinerako bidegurutzean dagoen isleta kendu egingo da.

2018/05/10
Lanak datorren aste hasieran egingo dira eta San Martinera doazen ibilgailuengan eragingo du
  Behin-behineko trafiko aldaketa eragingo dute Aita Lizarralde kalean, San Martin auzorako sarreran dagoen isleta kentzeko lanek, errail bakarra egongo baita. San Martindik behera, Aita Lizarralde kalerako bidea irekita egongo da baina ez sartzeko bidea. Ondorioz, Zaharren egoitzara, San Martingo etxaldera edota Murgiara doazenek Berezao auzotik barrena joan beharko dute.
  San Martinerako bidegurutzean dagoen isleta kentzeko lanak udal brigadako langileek egingo dituzte. Isleta apurtu eta bidea garbitu eta egokitzeko lanak pare bat egunetan egitea aurreikusten da, astelehen eta asteartean. Aipatu trafiko aldaketa beraz, bi egun horietara, astelehen eta asteartera mugatuko da. Lanak hasi aurretik inguruko seinaleak birkokatu dira.
  Aita Lizarralde kalean, San Martin auzorako sarreran dagoen hormigoizko babesgune edo isletak arazoak sortzen dizkie ibilgailu handiei, autobus eta kamioiei. Bidegurutzera sartzera doazenean ez baitute bira egiteko nahikoa leku. Horregatik, aipatu isleta kentzea erabaki zuen udalak pasa den otsailean. Baina lanak egin aurretik GI 2630 errepidearen jabe den Foru Aldundiari jakinarazi zaio, errepidearen seinaleak lekuz aldatzeko baimena eman zezan. Baimena jaso da, seinaleak birkokatuko dira eta isleta kentzeko lanak datorren astelehen-astearte bitartean egingo dira. 
 
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario