Buscar este blog

viernes, 18 de mayo de 2018

Marisol Ramos berriro Espainiako txapelduna..(2018)

10.000 metroko Espainiako txapelketak irabazi ditu Marisol Ramosek pistan eta errepidean


Maiatzaren 12an Bartzelonan jokatutako 10.000 metroko pistako txapelketa irabazi zuen Marisol Ramos Aloña Mendiko korrikalariak beteranoen F-55 mailan, 39:54ko denborarekin. Euskadiko errekorra hobetu zuen bi minutu baino gehiagotan, ea Espainiako errekorretik 7 segundura gelditu zen oñatiarra. Bestalde, apirilaren 15ean Iurretan jokatu zen errepideko 10 km.-ko Espainiako txapelketa irabazi zuen 40:29 denborarekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario