Buscar este blog

viernes, 5 de enero de 2018

San Martinen jolas gune alternatiboa eratzeko proiektua egitea eskatu dio udalak Lur Paisajistak enpresari.

No hay texto alternativo automático disponible. 2018/01/05
"Baratzeko pikua" izeneko egitasmoa Olaran paisaia proiektu orokorreko zati da
  San Martin auzoan haur eta gaztetxoei zuzenduta hainbat elementu interaktibo bilduko dituen gunea sortzea da helburua. Horretarako auzoko erdigunean dagoen espazioa egokituko da. 18 eta 20 etxe blokeen artean hutsik dagoen orubean jolas gune alternatiboa sortuko da, Olaran paisaia egitasmoan jaso zenez.
  Jolas gunera goiko plazatik sartu ahal izango da, bertan dagoen barandari eten bat eginez. Txirrista baten bidez, edo honen alboetan egokituko diren egurrezko eskaileretatik, iritsiko dira haurrak jolas gunera. Bi zoladura mota izango ditu parkeak: jolaserako guneak areaz estaliko dira, eta gainontzekoa pinu-azal txikituarekin osatuko da. Espazioaren erdian ur-iturri bat jarriko da, eta iturriaren inguruan forma borobileko asfaltozko gunea egongo da, eta bertan, kare-harri handiak jarriko dira, zirkulu kontzentrikoak irudikatuz, kromlech baten moduan. Hauen inguruan neumatiko handiak egongo dira, batzuk hutsik, eta besteetan lore usaindunak landatuko dira. Baina landare berezi horiezaz gain, hainbat fruta-arbola ere landatuko dira gaztetxoek fruta zuhaitzetik zuzenean hartu eta jateko aukera izan dezaten. Horren harira jarri zitzaion jolas guneari Baratzeko pikuaizena. Jolas gunean rokodromoa eta beltzez margotutako pareta ere prestatuko da, arbel erraldoi moduan erabili ahal izateko.
  Errepide aldeko espaloitik ere egongo da jolas gunerako bigarren sarrera bat. Lur tontorrek mugatuko sarrera hau eta pergola moduko bat eratuko da, landare igokariz estalita, haurrek gordeleku moduan erabili dezaten. Haurren sormena sustatu eta natura nahiz gaztetxoen artean interakzioa lantzeko aukera emango duen espazioa prestatzea da asmoa.
  Lur Paisajistak enpresak osatu zuen Olaran paisaia proiektu orokorra eta orain enpresa berari eskatu dio udalak Baratzeko pikua jolas gunearen proiektua. Proiektua osatu eta lanen zuzendaritza eta osasun eta segurtasun koordinazioa egiteko 10.500 €ko aurrekontua onartu berri du udal gobernu taldeak.
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario