Buscar este blog

jueves, 4 de enero de 2018

Ordutegi berriak Debagoieneko autobus zerbitzuan.....31

GOIENA

Gaur hasi dira ordutegi berriak Debagoieneko autobus zerbitzuan

   GIZARTEA  DEBAGOIENA
Urtarrilak 4, eguena, ordutegi aldaketa egin da Debagoieneko garraio publikoan, ez hala ibilbideetan. Abenduaren 27an, Lurraldebusen webgunean aldaketaren berrieman bazen ere, herritar asko ezustean harrapatu ditu aldaketak, batez ere, aste erdian egin delako. 
Gaur hasi dira ordutegi berriak Debagoieneko autobus zerbitzuan
| 
"Urtarrilaren 4tik aurrera, Debagoienako autobus lineetako ordutegiak doituko dira autobus-aldaketak eta zerbitzua optimizatzeko"; hori da webgunean eta sare sozialetan ordutegi aldaketari buruz Lurraldebusek emandako azalpena. 2017ko urriaren 2an egin zen azken ordutegi aldaketa; momentu hartan ibilbideak ere aldatu egin ziren, linea zirkularrak kenduz. Orain ordutegiak berriz aldatu dira, baina ibilbideak mantendu egin dira. 
Interneten ordutegiak eguneratuta agertzen dira, baina hainbat geltokitan oraindik ordutegi zaharrak daude. Beste batzuetan ordutegi zaharrak kendu egin dira, baina ez dira eguneratutakoekin ordezkatu. 


Urriaren 2an ezarritako ibilbideak mantendu dira 
Gipuzkoako Foru Aldundiak Lurraldebus zerbitzuaren antolaketa berriak hainbat herritar eta udalen kexak jaso ditu, baina momentuz behintzat, ez dira ibilbideak aldatu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario