Buscar este blog

lunes, 15 de enero de 2018

Eric Martin oñatiarrak, Euskadiko selekzioaz debuta egin du ..(2018)

ok magazinea

2018-01-15 12:01:56
20 URTEZ AZPIKO LASTERKETAN 37. POSTUA LORTU ZUEN
Eric Martin oñatiarrak, Euskadiko selekzioaz debuta egin du Elgoibarko Nazioarteko Krosean
Elgoibarko Mintxetako kirolguneak, goi mailako atletismo festa hartu zuen atzo goizean. Juan Muguerza Nazioarteko krosaren 75. ekitaldia burutu zen eta urteroko legez, mundu mailako korrikalari onentsuenak zuzenean ikusteko aukera eskaini zuen hitzorduak. Elite mailako lasterketez gain, bestelako kategorietako lasterketa ugari jokatu ziren eta 20 urtez azpikoen artekoan, Eric Martin oñatiarrak egindako lana azpimarratu beharra dago.

Atletismoan federatu berria izanik, atzoko egunean egin zuen debuta Euskadiko selekzioarekin eta aurretik atzerako lasterketa egin arren, orokorrean, lan oso txukuna egin zuen. «Hasieran oso arin irten naiz baina maila oso altua zegoela ikusita, poliki-poliki atzeruntz joan naiz. 6-7 laguneko talde batean osatu ditugu hainbat itzuli eta amaieran, erritmo aldaketen ondorioz, oso nekatuta, baina barruan neukan guztia emanda iritsi naiz helmugara» esan digu.

Martinek 25 minutu eta 28 segundutan osatu zuen ibilbidea eta sailkapen orokorrean, 37. postuan zeharkatu zuen helmuga puntua. Hasiera baten Gipuzkoako Txapelketara begira, «postu on bat lortzea» zen helburua, baina Euskadiko selekzioarekin lehiatu beharra izateak «helburuak aldatu zizkiola» onartu digu.

Hasiberria 

19 urte betetzear, hasiberria da Martin atletismoan. Iazko denboraldira arte futbolean aritu da baina OK Magazineari onartu dionez, «aldaketa beharra» zeukan. Hori horrela, irailean hasi zen Javi Gomez eta Mikel Quelle entrenatzaileekin lanean eta oraindik oso gaiz bada ere, errendimendu polita lortzen hasi da dagoeneko.

Hemendik aurrera, Euskadiko txapelketa on bat egin, eta posible bada Espainiako kros txapelketara joatea izango dira Martinen hurrengo erronka nagusiak. «Oraindik gaztea naiz eta esperientzia falta zait; asko daukat ikasteko» dio.

Martin, atzoko lasterketako une batean. Argazkia: Atletismo saila.

No hay comentarios:

Publicar un comentario