Buscar este blog

sábado, 4 de noviembre de 2017

NO A LOS RECORTES EN EL SERVICIO DE AUTOBUSES.

Autobus zerbitzu publikoa murriztearen kontrako sinadura bilketa abiarazi du udalak

Foru Aldundian udalak aurkeztuko duen eskaera ahalik eta herritar gehienen babesaz eramatea da ekimen honen helburua. Sinadura orriak udaletxeko sarreran jarri dira herritarren eskura. Gogoratu, Lurraldebusek eskualdeko lineatan egindako aldaketen ondorioz, Oñati lotura zuzenik gabe geratu dela Bergara, Aretxabaleta eta Eskoriatzarekin. Udalak aldundiari egingo dion eskaera da, aldaketak egin aurreko zerbitzuak berreskuratzea edo, gutxienez, lan eta eskola sarrera-irteera orduetan Bergara, Aretxabaleta eta Eskoriatzara lotura zuzenak bermatzea. Jarraitu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario