Buscar este blog

lunes, 4 de septiembre de 2017

PATXI MONTES TXAPELKETA IRABAZI BERRI DUTE INFANTIL MAILAN.

OK MAGAZINEA

2017/09/4.


Garitano eta Loiti txapeldun Donostian
Oxel Garitano eta Hodei Loiti, Aloña Mendi Pilota saileko pilotariak, Donostiako Patxi Montes txapelketa irabazi berri dute. Pasaden asteazkenean jokatu zen infantil mailako final nagusian, 18-10 nagusitu ziren Adunako bikotearen aurrean.

Maila bikaina eman dute Oxel Garitano eta Hodei Loiti Aloña Mendiko pilotari gazteek, Donostiako Patxi Montes txapelketan. Infantil mailako bikote onena izan da txantxikuarrena eta kanporaketa eta final bikainak jokatuz, kategoriako txapela eskuratu zuten pasaden asteazkenean.

Lehen kanporaketan, final laurdenetan, 18-7 nagusitu ziren Añorgako bikote baten aurka. Finalderdietan berriz, partida oso lehiatua jokatu zuten eta azkenean, Arbizuarrak ere gainditu zituzten (18-14). Asteazkenean jokatu zen final nagusian azkenik, Adunako bikotea izan zuten aurkari eta joku oso ona eskaini ostean, 18-10 emaitzaz nagusitu ziren. Zorionak!


No hay comentarios:

Publicar un comentario