Buscar este blog

lunes, 7 de agosto de 2017

Eltziako Ur Parkea..Jolas-parke freskagarria.

goiena

Jolas-parke freskagarria, arrakastaz estreinatua

   GIZARTEA  OÑATI GAURKOAK
Eltzia pareko ur uhinak parkea erabilgarri dago pasa den egubakoitzean modu arrakastatsuan inauguratu ostean. Eguraldia ona lagun adin guztietako gaztetxoak bertaratu ziren txorrotak lehen aldiz probatu eta arratsaldea modu freskagarrian gozatzeko asmoz.
Usakori konpetentzia egingo dion parkearen lanak maiatzean hasi ziren eta aurreikuspenen barruan bukatu da proiektua.
Uarkalde, Olakua eta San Lorentzo auzoetako biztanleentzako aisialdirako gune gutxi zeudela ikusita, Udalak bertan priektua hau gauzatzearen alde egin zuen.
Lur paisajistak enpresa izan da parkearen diseinua egiteko ardura izan duena. Ur parkea egin aurretik, duela gutxi eraikitako errepide bat zegoen bi alboetara espaloia eta aparkalekuak zituena. Hala azaldu du Lur Paisajistak enpresako Iñigo Segurolak, nola eta zein helbururekin egin duten parkearen diseinua.
Behin proiektua gauzatuta eta inauguratuta, benetan pozik azaldu da Segurola.

No hay comentarios:

Publicar un comentario